AKTUALITATEA


| 2021-05-13 09:47:00

EH Bilduk PNV-ri eta PSE-ri exijitu die berehala argitu dezatela zer aholkularitza enpresa eta Gasteizko Udalaren zer kontratu jo dituen ilegaltzat Merkatu eta Lehiaren Batzorde Nazionalak. Aipaturiko batzorde horrek 6 milioi euro baino gehiagorekin salatu ditu hainbat aholkularitza enpresa, ezarritako-kartel moduan kontsideratu dituenak. Lehiaren Euskal Agintaritzak abiarazitako ikerketa da, eta zehatutako enpresen artean Gasteizko Udalarekin kontratatu ohi dituzten hainbat enpresa ageri dira.

 

MLBNk frogatutzat ematen du enpresa horiek aholkularitza-enpresen kartel bat osatzen zutela. Agerikoa da enpresa hauek ez lehiatzeko eta etekin gehiago lortzeko herritarren poltsikoaren kontura eginiko iruzurra. Urtaranen gobernuak berehala argitu behar du aholkularitza enpresa horiek udalarekin duten harremana, eta beharrezkoak diren neurriak hartu beharko ditu egoera hori zuzentzeko”, azaldu du EH Bilduko zinegotzi Rocio Viterok.

 

Gainera, egindako kaltea zuzentzeaz gain, gobernuak neurriak hartu behar ditu egoera hori etorkizunean ez errepikatzeko. “Neurriak hartu behar dira hori ez errepikatzeko, eta iruzurgileak Gasteizko herritar guztiek ordaindutako kontratuen onuradunak izan ez daitezen. Zer neurri hartuko ditu Urtaranek horrelakorik berriro gerta ez dadin? Kartel honek udalarekin berriro kontraturik ez egitea bultzatuko al du?”, galdetu du Viterok.


Azken berrien ezagutza izan ostean, EH Bilduk hainbat galdera erregistratu ditu Ogasun Batzordean, aholkularitza enpresen Gasteizko kartelak eragin dezakeen kalte ekonomikoa argitzeko asmoz.