AKTUALITATEA


| 2022-07-06 13:06:00

EH Bilduk salatu du Urtaranen gobernua gardentasunik gabe ari dela ekiten Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari buruzko ponentzian. Plan Orokorra berrikusteko ponentzian eztabaidatu behar dira HAPOari buruzko gaiak, eta ematen diren aurrerapenen berri eman. Hala ere, urratsak ematen ari dira, besteak beste, 17. sektorean, ponentzia honi eta ponentzia osatzen dutenei bizkarra emanez.

Felix Gonzalez EH Bilduko bozeramaileak adierazi duenez,
«gai batzuetan aurrerapausoak ematen ari dira, eta ez ponentzian lantzen ari direlako. Hau da, beste mahai batzuetan, gobernuak herritarrei bizkarra emanda negoziatzen du Gasteizko hirigintza-etorkizuna».

Horregatik guztiagatik, EH Bilduk g
obernuari eskatu dio gardentasunez jokatzeko eta udalerriaren etorkizuna mahai opakuetan negoziatzeari uzteko, mahai horiek sustatzaileekin eta eraikuntza-enpresekin partekatzen baitituzte. «Udalerriaren etorkizuna ez da gobernuaren esparru pribatua, eta, beraz, ezin ditu erabakiak mahai opakoetan hartu, herritarrei eta oposizioko taldeei bizkarra emanda. Urtaran gobernuari gardentasuna eta ponentziaren esparrua errespetatzea eskatzen diogu», dio Gonzalezek.


 

Gainera, Urtaranen gobernua hartzen ari den jarrera salatu du EH Bilduk. «HAPOren berrikuspenaren ponentzian azken asteetan Hegoaldeko Saihesbidearen inguruan ezer gertatu ez balitz bezala aurrera egitea nahi du Urtaranen gobernuak. Ez da kontuan hartzen ari horrek Irizpideen eta Helburuen dokumentua sostengatzeko EAJk, PSEk eta Elkarrekinek zuten akordio politikoan izan duen eragina, kontuan hartuta hori dela plan berriaren bizkarrezurra», adierazi du Gonzalezek.