AKTUALITATEA


| 2021-10-27 11:48:00

EH Bilduk TUVISAren «ezkutuko pribatizazioa» salatu du. Pribatizazio-dinamika hori ez da berria; izan ere, gero eta gehiago dira enpresan murrizten ari diren barne-zerbitzuak, garaje-gidarietatik hasi eta enpresako mekanikoen bidezko mantentze-zerbitzuetaraino. Felix Gonzalez EH Bilduko bozeramaileak adierazi duenez, «EH Bildurentzat gaueko zerbitzuarekin hasi den ezkutuko pribatizazio hori udal-garabia kentzeko Urtaranen gobernuren hasierako urratsa baino ez da, eta urteak daramatza asmo horrekin».


Gaur egun, eta 1997. urteaz geroztik, udal-garabiaren kudeaketa TUVISAk egiten du, kudeaketa-gomendio baten bidez, eta 16 pertsonako plantilla du zuzenean, eta horiek, aldi berean, 4 ibilgailu dituzte. Ibilgailu horiek, bide batez, duela gutxi (2017) erosi ziren 240.000 euroan, eta ez dira amortizatu ere egin. TUVISAko presidenteak EH Bilduri azken kontseiluan baieztatu zion bezala, hainbat kontratazio egin dira garaje pribatu batekin gaueko ordutegian ibilgailu pribatuak mobilizatzeko, Udaltzaingoak eskatuta, ezkutuko pribatizazio hori egiaztatzeko. Udal kontabilitatean, orain arte, ia 2.000 euroko 14 faktura antzeman ditugu.