AKTUALITATEA


| 2022-11-11 11:43:00

EH Bilduk bere jarrera azaldu du gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak Zabalganarako tranbiari buruz egindako informazio-azterlanaren inguruan. EH Bilduk beti esan du auzoari zerbitzua eskaini behar zaiola gaitasun handiko garraio jasangarri baten bidez. Hala ere, koalizioak bi gai nabarmendu ditu:

Alde batetik, EH Bilduk uste du Zabalganako tranbia Nazio Batu
ak kalearen amaieraraino iristeak agerian uzten duela linea hori Jundizeko industrialderaino heda daitekeela, EH Bilduk 2021eko maiatzean proposatu zuen bezala eta gerora gainontzeko instituzioetan defendatu duen bezala.

 

Gaitasun handiko garraio publiko jasangarriaren bidez industrialdeetara lekualdatzea Gasteizko mugikortasunaren erronka handienetako bat da. «EH Bilduk proposatu du linea hori Jundizeko bihotzeraino hedatzea. Azterlan honek agerian uzten du posible dela proposamen hori gauzatzea. Ezin dugu galdu egunero industriagunera joaten diren 22.000 pertsonei zerbitzua eskaintzeko aukera paregabe hau», adierazi du Rocio Vitero EH Bilduko zinegotziak.

Bestalde, EH Bilduk uste du onartezina dela tranbiaren kotxetegiak Aretxabaletan jartzea. Erabaki horrek presioa areagotu baino ez du egingo j
ada saturatuta dagoen hegoaldeko eremuan. Ezin ditugu Adurtza eta Goikolarra bigarren mailako auzo gisa tratatu, tranbiaren pasabidearekin zatituz eta Iturritxu bezalako kaleetan presioa areagotuz.