AKTUALITATEA


| 2020-04-21 13:42:00

COVID-19k eragindako pandemiaren aurrean babes eta prebentzio neurriak areagotzea eskatu du EH Bilduk Osasun Publikoaren Batzordean. Hori dela eta, Iratxe Lopez de Aberasturi EH Bilduko zinegotziak testak masiboki egitea eskatu du: "Testak, testak eta testak, hori da behar duguna. Horrela bakarrik ezagutuko dugu arazoaren benetako dimentsioa, eta prebentzio-neurriak hartu eta errealitatera mugatzen diren protokolo argiak aplikatu ahal izango ditugu. Beraz, ezinbestekoa da testak egitea, testik ez badago, ez da egongo balio duen protokolorik". Era berean, gogorarazi du EHUk egindako testak daudela, Osasun Ministerioak eta Carlos III Unibertsitateak bermatuta, eta Gasteizko Udalak eskura izan ditzakeenak.

Halaber, eskua luzatu dio lankidetzari, eta, krisi honen hasieratik EH Bilduk behin eta berriz esan bezala, pandemia horri aurre egiteko modu bakarra denon artean erabakiak hartzea eta hauek aplikatzea da. "Guztion artean elkarlanean aritzeko eta ekarpenak egiteko unea da. EH Bilduk laguntza eskaini du pertsonak babesteko eta birusa prebenitzeko neurri egokiak ezartzeko orduan", iragarri du EH Bilduko zinegotziak.

Lopez de Aberasturik galdera sorta bat egin du gaur egungo egoera ezagutzeko eta, aldi berean, krisi hau geldiarazteko ekarpenak egiten jarraitzeko eta baita burututako ekintzak ezagutzeko ere. "Zer babes-neurri planteatzen dira haurrak kalera ateratzen direnerako? Maskarillak erabili beharko al dituzte? Nahikoa maskarilla egongo al da datorren astelehenerako, ateratzen hasten direnerako?", galdetu du EH Bilduko Gasteizko zinegotziak, 12 urtetik beherakoei kalera irteten uzteko Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriari buruz.

Horrez gain, osasun-langileei eman zaizkien norbera babesteko ekipamenduei buruz galdetu du, adibidez, Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen kasuan. EH Bilduren ustez, ekipamendua ez da nahikoa, eta handitzea eskatu du.