AKTUALITATEA


| 2023-04-03 10:59:00

EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eta SHESAri eskatu die ez diezaiotela berriro errekurtsorik jarri Subijanako Armentia 2 gas-putzuko esplorazioaren eta ustiapenaren kasuari. Joan den ostiralean jakinarazi zen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Gasteizen gasa esploratu eta ustiatzeko Eusko Jaurlaritzaren eta SHESAren lizentzia-eskaerari buruz emandako ebazpena. Epaiak arrazoia eman die Udaleko zerbitzu juridikoei: Gasteizko egungo hirigintza-araudia bateraezina da udalerrian hidrokarburoak ustiatzearekin. Hau da, Gasteizen ezin da gasa esploratu eta ustiatu.

Horixe bera izan da Euskal Herria Bilduren jarrera hasieratik. Hala, Rocio Vitero EH Bilduko zinegotziak eskatu du auzia bertan behera uztea eta udalerria arriskuan
ez jartzea: «Joan den ostiraleko epaiak behingoz eta betiko itxi behar du istorio hau. Beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak eta SHESAk ikustea udalerriko gehiengo politiko eta sozialak eskatzen diela Armentian gasa ustiatzeko proiektua betiko bertan behera uzteko eta bide judiziala luzatzen ez jarraitzeko».

Egoera horren aurrean, Viterok adierazi du gustatuko litzaiokeela Artolazabal andreak d
uen jarrera argitzea: «Gasteizen eta Araban gasa esploratzeko eta ustiatzeko aukera zabalik mantentzeko auzitan eta bidea bilatzen jarraitu duen EAJren alde zaude? Ala proiektu horrekin auurera egitea ingurumen aldetik zentzugabekeria dela dioen udalerriko eta lurraldeko gehiengo sozial eta politikoaren alde?».

Izan ere, bi urte baino gehiago dira Eusko Jaurlaritzak eta SHESAk, Gasteizko herritarrei jaramonik egin gabe, lurraldean gasa lortzeko asmoz aurrera jarraitu nahi izan zutela. Bi urte
z auzietan, errekurtsoak jartzen eta judizializazioan Gasteizko gehiengoaren borondatea ez errespetatzeko.

Hala ere, datu garrantzitsu bat nabarmendu behar da: zentzugabekeria honetan Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia beste u
rrats bat da, ez baita epai irmoa, eta errekurtsoa jartzen jarraitzeko aukera dagoelako. «Bada garaia EAJk, Eusko Jaurlaritzaren eta SHESAren bitartez, gasa ustiatzeko asmoa bertan behera utz dezan. EAJk sortu duen arazoa da eta EAJk konpondu behar du. Argi dago, araudiari jarraituz lizentzia bat ukatzeaz gain, EAJk ez duela alde batera uzten gasa Arabako lurpetik ateratzen jarraitzeko aukera. Beste erakunde batzuetan beste haize politiko batzuk mesedegarriagoak izan dakizkion zain, agian».

Horrela, EH Bilduk hurrengo osoko bilkurara (apirilak 21) mozio bat eramango du, non SHESAri eta Eusko Jaurlaritzari eskatuko zaion uko egin diezaiotela helegitea jartzeari eta Armentia2ko gas putzua ustiatzeari.