AKTUALITATEA


| 2022-03-14 10:58:00

EH Bilduk salatu du Urtaranen gobernuak ez duela bete oraindik 2018ko azaroan onartutako mozioa, zeinak Ganboako kontzeju zaharren aitortzaren eta justiziaren alde egiten zuen, Uribarri-Ganboako urtegia sortu ondoren pixkanaka desagertzen joan zena. Mozioa onartu zenetik hiru urte baino gehiago igaro direnean, EH Bilduk, batzordean galdetu ondoren, Urtaranen gobernuak mozioa lortzeko pauso bakar bat ere eman ez duela egiaztatu ahal izan du.

«Hiru urte baino gehiago bete dira, urtegiaren ondorioz desagertu zen Ganboako kontzeju zaharraren aitortza eskatzen zuen mozioa onartu zenetik, eta, hala ere, Urtaranen gobernuak ez du urrats bakar bat ere eman ekimena burutzeko. Erabat onartezina da ez egin izana, bidezkoa baita memoria hori ez desagertzea hura bizi izan zutenekin. Gasteizek eta inguruko udalerriek ez ditzatela ahaztu urtegiaren eraikuntzagatik desagertutako herri horiek», azaldu du EH Bilduko zinegotzi Alberto Porrasek.

Era berean, zinegotziak adierazi du ekimen horrek ez dakarrela aurrekontu-partida a
ltu bat ordaintzea, dagoeneko egin daitekeela eta kostu handirik gabe, eta urrats bat izango litzatekeela justizian eta eragindako herrietako biztanleek pairatutakoa aitortzeko (Uribarri-Ganboa, Landa, Mendizabal, Zuazo, Langraiz Ganboa, Urizar, Azua, Orenin, Marieta, Larrainzar eta Garaio).

Mozio hura adosteko puntuetatik, aurrera egin zen hainbat erakunderen artean partekatutako eskumenekoak zirenetan. Hala ere, Gasteizko Udalaren eskumen esklusiboaren puntuan ez da ezer aurreratu. Bertan, Gasteizko laku, aintzira edo iturrien artean aukeratzea eskatzen zen, Ganboa udalerri zaharreko bederatzi herrien izenak jartzeko, azalpen-panel batekin batera. Edo, beste aukera gisa, bederatzi herri horiek beren azalpen-panelarekin gogoratuko dituen elementu artistiko bakarra jartzeko leku egokia bilatzea.
«Ez dira gastu handiko duten ekimenak eta argi uzten dute Urtaranen gobernuak memoriari eta aintzatespenari buruz duen interes eskasa eta borondate politiko eza», azaldu du EH Bilduko zinegotziak.