AKTUALITATEA


| 2021-11-22 11:00:00

EH Bilduk salatu du oraindik ez direla konpondu Abastoseko terraza ostalaritza-helburu batekin erabiltzeko legezko eragozpenak, nahiz eta EH Bilduk arazo horri irtenbidea emateko zinegotzi delegatuaren konpromisoa lortu zuen. Rocio Vitero EH Bilduko zinegotziak adierazi duenez, «irailean zinegotzi delegatuak konpromisoa hartu zuen Abastos plazako terrazak erabiltzeko legezko eragozpenak berehala konpontzeko. Hori egin gabe jarraitzen dute, eta tokiko ostalaritzarako eta tokiko produktuaren sustapenerako aukera-espazio bat galtzen den bitartean».

Irailean, EH Bilduk salatu zuen udal gobernua bera ostalaritza eta merkataritza sustapenari t
rabak jartzen ari zitzaiola; izan ere, Lurralde zinegotziak abuztuaren 9an sinatutako dekretu batek galarazi egiten zuen ostalaritza-jardueraren funtzionamendua Abastos plazako bigarren solairuko terrazan. Dekretuak ukatu egiten zuen plazaren kudeatzaileak aurkeztutako eskaera, eta atzera botatzen zuen ostalaritza-jarduera. Gainera, mugatu egiten du “...soilik ostegunetan eta larunbatetan eguneko ekoizpen lokal eta ekologikoaren salmentara bideratutako ekopostuen funtzionamendura. Bigarren solairuko lokal horietako batek ere ez du elikagaiak elaboratzeko edo eraldatzeko edo kontsumitzeko baimenik. Ezta gaueko ordutegia ere”.

Orain, eta EH Bilduk jakin ahal izan duenez, merkatuaren kudeatzaileek berraztertzeko errekurtso bat aurkeztu zuten, sailak planteatutako arazo bakoitzari irtenbidea eta erantzuna emateko. Urrian, espazio horretako jarduera udal gobernuaren eragozpenek geldiarazi zutenean, berraztertze errekurtsoari erantzun zion
udalak, helegtitea partzialki onartuz.

«Urtaranen gobernua berandu iritsi da beste behin, eta okerrena utzitako ondorioak dira. Tokiko ostalaritzarako eta tokiko produktua sustatzeko aukera-gune bat, erabili ezin dena, geldirik eta konponbiderik gabe utzi dutela. EH Bilduk arazoak berehala konpon daitezen eskatzen du. Ezin dugu horrelako egoera bat onartzen jarraitu, tokiko ekimenak sustatu behar ditugu gune horietan, bai eta tokiko produktua eta produktu agroekologikoa sustatu eta kontsumitu ere, are gehiago sektorearentzat hain zaila den egungo egoeran», ziurtatu du Rocio Vitero EH Bilduko zinegotziak, zeinek adierazi duen ere, ezin dela ahaztu Abastos plaza duela 10 urte eskas modu integralean berritutako udal-espazio publikoa dela, milioi askoko inbertsio publikoekin, eta orain bigarren solairuko egokitzapenak ez direla nahikoa.