AKTUALITATEA


| 2023-03-16 12:27:00

EH Bilduk Olarizuko eremu osoari zerbitzua emango dion Osasun Zentro berri bat eraikitzea proposatu du gaur goizean. Rocio Vitero EH Bilduren Gasteizko alkategaiak egin du proposamena, zehazki, anbulategi berria kokatzeko aukeratu duen partzelan: Alberto Schommer kalean, Hegoalde Gizarte Etxearen ondoan. Viteroren arabera, «aurrekoak duena baino kokapen zentrikoagoa du, eta, eraikin berri baten bidez, irits daitekeen biztanleria artatzeko kalitatezko instalazio prestatuak eskaini ahal izango ditu, baita espezialitate berriak ere fisioterapian, osasun mentalean, pediatriako arloa indartzeko eta arreta profesional/pazientearen ratioak handitzeko. Herritarrentzako osasun-arreta hobetu nahi dugu, eta proposamen hau horretara bideratuta dago».

Horrela, EH Bilduk konpromisoa agertu du Udalak Osakidetzarekin akordio bat bultzatzeko, lursailaren lagapena eta Olarizuko anbulat
egi berriaren eraikuntza ahalik eta azkarren egin daitezen. «Egoera larria eta presazkoa da eta berehalako erantzuna eskatzen du», adierazi du EH Bilduko hautagaiak.

EH Bildu aspalditik dago kezkatuta lehen mailako arreta ahuldu delako; izan ere, profesionalik ez e
goteari eta hitzordua eskatzeko itxaronaldia luzatzeari, udalerriko anbulategi batzuetan dauden gabeziak gehitu behar zaizkio. Adibide argienetako bat Olarizukoa da, Adurtza, San Kristobal, Salvatierrabide-Batan, Errekaleor eta Goikolarra auzoetako pertsonak artatzen dituena. Gaur egungo Osasun Zentroa Heraclio Fournier kalean dago, eta gaur egun ia 20.000 biztanle artatzen ditu. Kopuru hori nabarmen hazi da azken urteotan, batez ere Goikolarra auzo berriaren garapenaren ondorioz, eta datozen urteetan gehiago haziko dela aurreikusten da.


Egungo anbulategia mila metro karratura iristen ez den etxabe batean dago. Espazio faltaren inguruko kexak etengabeak izan dira, bai erabiltzaileen aldetik, bai profesionalen aldetik. Gaur egun, bi txandatan banatuta, honako zerbitzuak daude: 11 medikuntzako profesional, 10 erizaintzako profesional, 2 pediatriako profesional, baina ez arreta osoko ordutegian.


Osasun Zentro honek bi populazio-errealitate oso ezberdin batzen ditu: Adurtza eta San Cristobal, adineko pertsona gehienak biltzen dituena (4.000 paziente inguru baldintza kronikoak eta/edo pluripatologia dutenak), eta Goikolarra, gazteagoa dena eta haur eta gazteen arretarekin lotuago dauden premiak dituena.


Egungo zentroa txiki geratu da, eta ez die erantzuten inguruko biztanleen eskaerei. Herritarrek askotan salatu dute egoera hori. Are gehiago, Hegoaldeko Auzoguneak aho batez onartu zuen 2022ko martxoaren 7an honako eskaera: «Osakidetzari helaraztea hiriko eremu horretan eskaintzen diren zerbitzuei buruzko diagnostiko bat egiteko beharra, egungo zentroa handitzeko edo bigarren zentro bat eraikitzeko aukerarekin». Era berean, joan den irailean, udalbatzak onartu zuen, EH Bilduk EAJ, PSE eta Elkarrekin alderdiekin adostutako zuzenketa baten bidez, Osakidetzari eskatzea Olarizu inguruko osasun-beharrei buruzko azterlan bat egin zezala, eta, emaitzetan oinarrituta, anbulatorioari irtenbidea ematea, baldintza duinak izateko.


«Urtebete geroago, Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak udalbatzaren eskaera bete gabe jarraitzen dute, herritarren eskaerei entzungor eginez. Olarizuko bizilagunek ezin dute itxaroten jarraitu. Osasun Zentroaren egungo kokalekuak ez du gehiagorako ematen, eta ezin da handitu. EH Bilduk Osasun Zentro berri bat eraikitzea proposatzen du», ziurtatu du Rocio Viterok.