AKTUALITATEA


| 2020-02-12 17:42:00

EH Bilduk Gizarte Politiken alorrean murrizketa berriak salatu ditu. Urtarrilean Jon Armentiaren sailak etxez etxeko laguntza-zerbitzuetan eta jantoki sozialean aplikatu dituen murrizketen inguruan egindako salaketei, orain, gizarte-politiketan arreta zuzena ematen duten langileen ordezkapenen estalduran egindako murrizketak gehitu behar zaizkie.

Zehazki, Oinarrizko eta Berariazko Gizarte Zerbitzuei eragiten die, hau da, gizarte-langileei, psikologoei, administrariei eta gizarte-hezitzaileei. Lehen, lanpostu hutsak betetzen zituzten langileen ordezkapenak 48 orduan egiten baziren, orain, eskatutako bajatik 11 egun natural igarotakoan egingo dira, eta, soilik, jardunaldi osoan dauden langileekin.

Alberto Porras EH Bilduko zinegotziak salatu duenez, "Murrizketa berri batzuen aurrean gaude, baina badirudi gobernu honek ez duela ulertzen beharra duten pertsonentzako oinarrizko laguntza dela. Ordezkapenak egiteko epeak luzatzea oinarrizko gizarte zerbitzuetan, atentzioan eta kalitatean murrizketak egitea da, azken finean, eskubideetan murriztea da".

Gizarte-langile bakoitzak, batez beste, 230 espediente artatzen ditu, hau da, pertsonen edo familia-unitateen 230 kasu. Espediente kopuru handiegia, zerbitzua saturatzen duena eta profesionalen lana zailtzen duena. Orain, gainera, ordezkapen epea luzatzen bada edo ordezkatzeari uzten bazaio, gizarte zerbitzuetan arreta bideraezina izango da.

Halaber, Rocio Vitero EH Bilduko zinegotziak gogorarazi duenez, "Sektore erabat feminizatua da. Gobernuari ahoa betetzen zaio kontziliazioaz hitz eginez, baina egia esateko orduan ez du kontuan hartzen, eta, gainera, zaildu egiten du hori lortzea", eta galdegiten du, “nun dago berdintasunean oinarritutako gobernuaren perspektiba feminista?”.

Iñaki Gurtubay Ogasun eta Giza Baliabideetako zinegotziak instrukzioan hartutako neurrien artean, 'langileak balioaniztunean trebatzea' ezarri du neurri gisa. Horrela, langile guztiak euren artean ordezkatu ahal izatea bilatzen dute, 'Unitate edo zerbitzu bakoitzaren oinarrizkoena' ordezkatzea lehenetsiz. Horrek agerian uzten du, beste behin ere, gobernua ez-betetzea gizarte-ongizatearen hain oinarrizko zutabe diren gizarte-zerbitzuetan. EH Bilduren ustez, ezinbestekoa da zerbitzuak eskarira eta pertsonen beharretara egokitzea, eta onartezintzat jotzen ditu gizarte-arretan egindako murrizketa berri hauek.