AKTUALITATEA


| 2021-04-12 19:54:00

EH Bilduk berretsi egin du Gasteizek mugikortasun jasangarria, osasuntsua eta segurua bermatuko duen ordenantza berri bat izan dezan aurrera egiteko prest dagoela. Hori dela eta, Urtaranen gobernuari eskatzen dio hausnartu dezala, eta akordio batera irits dadila, segurtasun-hobekuntzak eta neurri osagarriak abian jartzeko, araudi berri bat abian jartzeari begira igarobide egokia ahalbidetzeko. Udaleko Mugikortasun Batzordeak bihar eztabaidatuko ditu proiektuari aurkeztutako zuzenketak.



EH Bilduk mahai gainean jarri du mugikortasun-ordenantza berriarekin batera hainbat neurri osagarri hartzeko beharra, bizikleta-azpiegituretan inbertsioa areagotzeko, '30 Hiria' martxan jartzeko, egungo ordena modalari eusteko edo oinezkoentzako eta txirrindularientzako segurtasun-elementu gehiago ezartzeko. Pilota Urtaranen teilatuan dago. "Udal gobernua prest badago bizikleta mugikortasunean eta segurtasunean inbertsioak egiteko bide orri bat hitzartzeko eta 30 Hiria martxan jartzeko, ordenantzaren tramitazioan urratsak eman ahal izango ditugu. Bestela, ezinezkoa izango da", azaldu du Felix Gonzalez EH Bilduko bozeramaileak.


EH Bilduk gogorarazi du ordenantza berriari buruzko adostasunik eza udal gobernuak bere edukia aurkeztu aurretik negoziatzeko erabateko borondaterik ez izatearen ondorio dela, eta planteatutako eskaerei erantzunik eman ez izanak ekarri duela, zoritxarrez, EH Bilduk osoko zuzenketa bat erregistratzea. "Urtaranen esku dago zuzentzea eta herritar guztientzako adostasun onuragarria bilatzea. Aurretiko akordiorik ez badago, EH Bilduk osoko zuzenketari eutsiko dio", aurreratu du Gonzalezek.