AKTUALITATEA


| 2024-06-19 10:42:00

EH Bilduk Enplegu Plan bat aurkeztu du, gaur bertan lizitaziora aterako dena. Plan horrek eraikuntza eta birgaitze jasangarriaren sektoreko gutxienez 25 pertsonari eskainiko dizkie lanpostuak. Sektore hau, suspertze egoeran dago, energia eraginkortasunarekin edota irisgarritasunarekin lotuta dagoelako. Horrela, EH Bilduk Gasteizen duen bozeramaile Rocio Viterok azaldu duenez, plan honen bidez «langabeen kontratazioari bultzada bat ematea aurreikusten dugu, laguntza integrala eskainiz eta pertsona horiekin lan-kontratu bat formalizatzen duten enpresentzako kontrataziorako laguntzak eskainiz. Hau da, Ignacio Ellacuria Udal Zentroan prestakuntza prozesua amaitu duten 25 pertsona langabeei lan-etorkizuna eskainiko diegu, kontuan hartuz, euren egoeragatik lan-merkatura sartzeko zailtasun gehiago dituzten pertsonak, hala nola, 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak, emakumeak edo gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonak, besteak beste».

Enplegu Plan hau Euskal Herria Bilduk 2024rako lortutako aurrekontu akordioari esker egin ahal izango da. Akordio horretatik 350.000€-ko partida ateratzen da proiektu honetarako.
«Enplegu plan honen bidez, Euskal Herria Bilduk kalitatezko enpleguarekin eta gasteiztarron bizi-baldintzak hobetzearekin duen konpromisoa aldarrikatzen dugu. Izan ere, EH Bilduk akordioetan parte hartzen duenean, herritarrek irabazten dute. Lanean jarraitzen dugu 2024rako lortutako aurrekontu-akordioa gauzatzeko. Akordio horren arabera, helburua jendearen bizi-kalitatea hobetzea zen. Eta horretan ari gara. Gure konpromisoa herritar guztiekiko da, eta horretarako inor atzean utziko ez dituen neurriak bultzatzen jarraituko dugu. Gaur beste urrats bat eman dugu zentzu horretan», adierazi du Viterok.

 

Plan hau eraikuntzaren eta birgaitze jasangarriaren sektorera bideratuta dago, hau da, goraka doan enplegu-sektore batera. Izan ere, kontuan izan behar da Gasteizek energia-eraginkortasunean eta irisgarritasunean aurrerapenak behar dituen eraikin-parkea duela. Horrela, pertsonak sektore berri honetan laneratuz eta enpresa kontratatzaileei pizgarri ekonomikoen bidez (10.000€-ra iris daitezkeenak) lan-arloan egokitzeko epea erraztuz, proiektu hau egin da, parte-hartzaileei etengabeko laguntza eskainiz ere. Eraikuntza-espezialitateetan (iturgintza, elektrizitatea, igeltserotza/pintura, soldadura eta metal- edo zur-arotzeria) lanbide-prestakuntza lortu dutenei zuzendutako proiektua da.

Horrela, eta Enplegu Planaren bidez, Ignacio Ellacuria Udal Prestakuntza Zentroaren l
ana indartuko da, langabetuen eta enpresen lanbide-trebakuntzan eta laneratzean erreferentziazko baliabide gisa ezagutzera emanez. Eta, era berean, lankidetza estuko ildo bat ezarriko da ETEekin eta beste enpresa batzuekin, bai enplegu-nitxoak detektatzeko, bai zentroko ikasleak lan sektore emergenteetan laneratzeko.

Enplegu Plan horri esker, laneratzeko proiektu esperimental bat testatu ahal izango da, lanpostuan laguntza profesionala emanez. Eta garrantzitsua da, gainera, zentro horretan prestatutako pertsonen kontratazioa sustatuko delako, laguntza eta tutoretza integralaren bidez eta enpresa kontratatzaileentzako laguntzen pizgarriarekin. Horri esker, pertsonen gaitasun profesionala hobetu ahal izango dugu, sektore pribatuan esperientzia profesional baten bidez.

Berrikuntza gisa, a
ipatzekoa da Enplegu Planak figura nabarmenak izango dituela. Hala nola, Ignacio Ellacuria Zentroaren, planean parte hartzen duten pertsonen eta definitutako sektoreetako enpresen edo enpresa-elkarteen arteko harremana zeharka koordinatuko duen "bideratzailea"-ren figura esaterako. Pertsona horrek, gainera, proiektura batu daitezkeen enpresa potentzialak erakartzeko lanak egingo ditu, eta proiektuan parte hartzen duten pertsonak prestatu eta lagunduko ditu lan-elkarrizketetan eta kontratazio-aldian. Beste figura, berriz, enpresetan kontratatutako pertsonen “tutore” izango da, eta etengabeko harremana izango du bideratzailearekin, pertsona lanpostu jakin batera egokitzen dela ziurtatzeko.