AKTUALITATEA


| 2024-06-12 09:03:00

EH Bilduk ekainaren 21ean egingo den udalbatzari jakinaraziko dio Udalak bere betebeharrak bete behar dituela eta egoera sozial zaurgarrian dauden pertsonei kalitatezko elikadura bermatzeko eskubidea bermatu behar duela. Horrela, eta EH Bilduren Gasteizko bozeramaile Rocio Viterok adierazi duen bezala, Udalak beharrezkoak diren jantoki-plazak eskaini beharko ditu, plazak detektatuz beharra duten pertsonei hauen inguruko informazioa helarazteko eta hauetara sarbidea errazteko. «Udal gobernuak jantoki sozial berria irekitzeari buruz egindako iragarkiarekin egiaztatu da Gasteizek 2019an eskaintzen zituen jantoki plazen erdia eskainiko dituela. Duela bost urte eskaintzen ziren 120 horietatik, orain 60 baino ez dira eskaintzen. EH Bildutik berriro diogu erakundearen betebeharra dela egoera sozial zaurgarrian dauden pertsonei elikatzeko oinarrizko eskubidea bermatzea, eta horregatik eskatzen dugu estaldura hori bermatuta egotea», adierazi du Viterok.

Ildo horretan, Viterok ziurtatu du udal gobernuak ezin dituela bere eskumen instituzionalak elkarte pribatuen esku utzi, elkarte horien borondate ona eta lan ona aprobetxatuz bere funtzioak alde batera uzteko:
«PSEk eta EAJk azken bost urteetan egindako murrizketak irauli behar ditugu, eta baita estaldura asistentzialista lortzeko irekitako bidea desegin ere. EH Bilduk lanean jarraituko du Udalak modu eraginkorrean ziurta dezan oinarrizko eskubide hori, beharrezko plazak eskainiz, baita sarbide zuzena eta erraza ere, eskubide hori betetzeko lehen aukera izateko».

Ildo beretik, Alberto Porras EH Bilduko zinegotziak azaldu du joan den legegintzaldiaren hasieran, 2019an, Gasteizko Udalak lankidetza-hitzarmen bat zuela erakunde pribatu batekin, egunero 120 menu eskaintze
ko egoera sozial zaurgarrian zeuden pertsonei. Hala ere, PSEren eta EAJren hainbat erabaki politiko direla eta, Udalak orduan eskainitzen zituen plazen erdia eskaintzen ditu egun. Bien bitartean, eskaerak gora egiten jarraitzen du, eta horren adibide dira erakunde pribatuek metatzen dituzten zifrak, udal-gobernuaren funtzioen utzikeriagatik, gero eta handiagoa den eskaera horri erantzun behar izan diotenak. Esate baterako, Elikagaien Bankuaren azken memoriako datuen arabera, 5.939 pertsonari eta 1.952 familiari eman diete elikadura. Edo Berakah-ren kasuan, eguneko 264 menu eta 135 familia artatzen dituena. «Argi dago elikadurari lotutako baliabideetan eskaria gero eta handiagoa dela, eta, hala ere, udal-gobernuak hartutako neurriak kontrako noranzkoan doaz. Are gehiago, elikadurarako plaza publiko gutxiago egoteak gizarte-erakundeetan eskaria handitzea eragiten du. Eta beraz, oinarrizko eskubidea den elikaduraren estaldura pribatizatzen ari dira», ziurtatu du zinegotziak.