AKTUALITATEA


| 2021-03-16 14:51:00

EH Bilduren ustez, gutxi edo ezer gutxi aldatuko da Gasteizko garbiketa kontratu nagusia zaborren beste multinazional bati adjudikatzearekin. 2015. urtetik aurrera FCCren kudeaketa negargarriak eragindako arazo eta polemika segida amaitztik aparte, sakoneko arazoa bazen eta bada enpresen kartel baten gainean eraikitako eredu batekin segitzeak. «Urteak daramatzagu enpresen irabazi asmoan oinarritzen den konpainia handi batzuen sistema bati lotuta,  non garbiketa edo lan baldintzak beti bigarren maila batean geratzen diren», salatu du EH Bilduren Gasteizko zinegotzi Amancay Villalbak. Zoritxarrez, judizializazio mehatxuak ikusita, badirudi FCCk kontratuaren buruan duen behin behineko egoera are gehiago luzatuko dela.

Hortaz, EH Bilduk soilik espero du hauxe izatea Gasteizek bere garbiketa eta hondakinen bilketa zaborren sektoreko multinazional baten eskuetan utziko duen azken aldia. Txosten juridikoek agerian uzten dute posible dela zerbitzuaren bermunizipalizazio bati heltzea, kontrol eta kudeaketa publikoa bermatuko lukeen beste formularen baten bidez. Izan ere, EH Bilduren ekimenez, udalean lantalde bat dago martxan eredu aukera ezberdinak aztertzeko.

Badago, gainera, udaleko alderdien gehiengo bat mintzatu dena aukera horren alde. «Bada gehiengo bat udal honetan %100 publikoa izango den kudeaketa sistema batera igarotzeko. Orain er4edu aldaketa hori diseinatzea eta martxan jartzea dagokigu, Gasteiz bezalako Green hiriburu baten neurrira egongo den garbiketa eta hondakin bilketa gauzatzeko», azaldu du Villalbak.