AKTUALITATEA


| 2020-06-22 11:11:00

Munduak azken hilabeteetan jasan duen eta oraindik ere pairatzen duen pandemia bereziki zaila izan da herritarrentzat, are gehiago konfinamenduaren neurri zorrotzak gehitu zaizkionean. EH Bilduk aitortu du zaila dela egoera hori gainditzea, baina, era berean, txalotu egin du pandemiarekin agerian geratu den elkartasuna eta komunitatearen balioa.

Rocio Vitero EH Bilduko zinegotziak adierazi duenez, "pertsona guztiek, salbuespenik gabe, plus bat eman dute. Konpromiso bat hartu dugu gure lanean eta gure egunerokoan, gure betebeharretatik askoz haratago doana. Hori dela eta, orain Gasteizko herritarren ahalegin hori aitortu eta eskertu behar dugu".

Hori dela eta, EH Bilduk Adierazpen Instituzional bat proposatu du, COVID-19ak eragindako pandemian herritarrei erakutsi duten konpromisoa, lana eta erantzukizuna aitortzeko eta eskertzeko. Miren Larrion EH Bilduko bozeramaileak adierazi duenez, proposamen hori udalbatzako gainerako taldeei helaraziko zaie, eta "oso proposamen irekia da, guztiek lekua izan dezaten, proposamen berriei irekia eta malgua formari eta edukiari dagokienez, baina edonola ere, gasteiztarrak aintzat hartuko dituena".