AKTUALITATEA


| 2020-03-25 13:44:00

Gaur egin da Ensanche 21 Zabalgunea sozietate publikoaren Batzar Orokorra, eta premiazko deialdia egin da Olarizu etorbideko etxebizitzen gaiari heltzeko eta, ezkutuan, etxebizitza horiek eraisteko prozesua jorratzeko. EH Bilduren ustez, koronabirusak eragindako krisi egoera honetan, egiten den lehen ekintza telematikoa Olarizuko etxebizitzen eraisteari buruz izateak asko dio udal gobernuaren burugogorkeriaz. Lehentasuna, gaur egun, bizi dugun krisi sozio-sanitarioa da eta hala izan behar du egoera ‘normalizatu’ arte, eta ezin dira premiaz tratatu, orain, premiarik ez duena, 2011n hasi zen prozesu honen kasuan bezala.

Felix Gonzalez EH Bilduko zinegotzi eta 21. Zabalguneko kontseilaria argi eta garbi mintzatu da deialdiaren premiari dagokionez: "Osasun krisiak ez du edozer justifikatzen. Zuek gaur hartu nahi duzuen erabaki horrek interes orokorrari kalte egiten dio, eta ez dira ekarri ez justifikazioak ez beharrezko txostenak ere. Gaizki eta presaka jardun nahi da, eta EH Bilduk bere baitan erabakiko ditu interes orokor hori defendatzeko posibletzat jotzen dituen ekintza juridikoak".

Izan ere, Gonzalezek adierazi duen bezala, presidentziak ez ditu aurkeztu dagozkion txosten juridiko eta ekonomiko-finantzarioak, nahiz eta zinegotzi honek berak hala eskatu zien aurreko bileretan. Hori dela eta, EH Bilduk modu formalean eskatu du Batzar hau bertan behera uzteko, deialdiaren premia ez dagoelako justifikatuta eta aipatutako txostenak egin eta aurkeztu arte. Era berean, Gonzalezek osoko bilkurako Idazkari Nagusiaren babesa eskatu du: "Une honetan egiaztatzen da ez dagoela ziurtasunik legezkotasunari, segurtasun juridiko ekonomiko-finantzarioari eta hartu nahi den akordioari buruz. Espedientean, proposatutako akordioaz eta kontseiluko idazkariaren ziurtagiriaz harago, ez dago txostenik; hutsik dago ".

Azkenik, bozketa egiteari buruzko ebazpena aldekoa izan da, baina ez EH Bilduren udal-taldearen eragozpenik gabe, behin eta berriz esan baitu bozketa segurtasun juridiko eta finantzariorik gabe burutzen ari zela.

 

Kapital-murrizketari buruz planteatu den erabakiari dagokionez, EH Bilduko kotseilari eta zinegotziak gogorarazi du Ensanche 21 Zabalgunean planteatzen dela, kontabilitateko auditorian horrela jaso zelako. Galerei aurre egiten dien sozietate bat da, hain egoera larrian dagoena, ezen, askotan adierazi zaigun bezala, likidezia arazoak ditu bere langileen nominaren ordainketari aurre egiteko ere. Izan ere, normalean, enpresen deskapitalizazio-prozesuak porrot eta desegite deklarazioaren atarikoak izaten dira. EH Bilduk uneoro defendatu du sozietate publikoa modu ordenatuan desegin behar dela, baina ez dirudi gobernuak helburu bera bilatzen duenik maniobra horrekin.

 

Felix Gonzalez EH Bilduko zinegotzi eta Ensanche 21 Zabalguneko kontseilariak azpimarratu duenez, "Badakigu operazio honek ez duela arrazoi ekonomikorik, deskapitalizazio operazio bat izango litzatekeela, helburutzat husteko prozesua erraztea duena eta, azken batean, 124 etxebizitza eraistea duena. Horrela, azkenik, ondare galera bat utziko luke Ensanche 21 Zablagunearentzat eta Udalarentzat berarentzat ere”. Bestalde, Udalak notario-kargei aurre egingo die eskrituragatik, erregistroan inskribatzeagatik, prozesu judizialengatik, lizitazio-kostuengatik eta eraispen-obraren exekuzioagatik, etab. Hori guztia inolako onurarik aurreikusi gabe, are gutxiago, aurreikusten den bezala, krisi ekonomikoko aldi bat irekitzen bada, horrek, ziur asko, berriro izoztuko dituelako erosketako etxebizitzen eskariaren gorakada txikiak, alokairu babestuaren eskaria are gehiago areagotuz.

 

Nolanahi ere, agerian geratzen da Ensanche 21 Zabalguneak ondare horren titular izateari utziko diola, eta, beraz, inork ezin du bermatu hutsik geratuko litzatekeen orubearen gaineko higiezinen eragiketa hipotetikoen ondoriozko aprobetxamendu posibleen partaide izango litzatekeenik.