AKTUALITATEA


| 2025-03-19 11:32:00

EH Bilduk haurrak eta nerabeak zaintzeko plaza kopurua handitzeko eskatu dio Arabako Foru Aldundiari, larrialdiko baliabideak izatea ahalbidetuz eta, aldi berean, dagoen saturazioa saihestuz. Talde politikoak adierazi du, halaber, «beharrezkoa» dela berehalako arreta behar duten kasuei erantzutea.

EH Bilduk Gasteizko Udalaren haur, nerabe eta familia zerbitzuaren lan ona azpimarratu du, haurren eta nerabeen eskubideen alde egiten duten lanagatik, baina arlo horretan Aldundiarekin sarean lan egiteko betebeharra dagoela ere nabarmendu du. Hau, hain zuzen ere, kasuak larriak direnean Zorro Dekretuan ezarritakoaren arabera, arreta emateko betebeharra Aldundiari dagokiolako.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak jasotako datuen araberako iritzia eman du Rocio Viterok, EH Bilduko bozeramaileak, adierazi duenez «datuen arabera, arreta-zerbitzu guztiak erabat okupatuta daude, %100ean, baita larrialdiko plazetan ere; beraz, gainokupazioaz hitz egin dezakegu». Era berean, azaldu du: «baliabideak gainezka izatea eta larrialdiko harrerak murriztea konbinazio txarra da, eta, hala ere, larrialdiko harrerak %50 baino gehiago murriztu dira 2023tik 2024ra».

Gasteizko Udaleko Gizarte Politiketako zinegotziak berak aitortu zuen, ahultasun bereziko egoeran dauden adingabeak bideratu nahi direnean, «zailtasunak eta gorabeherak» izaten ari direla. Horrek, EH Bilduk azaldu bezala, agerian uzten du Arabako Foru Aldundiak behar adina plaza izan behar dituela.