AKTUALITATEA


| 2022-07-07 09:55:00

EH Bilduk Adierazpen Instituzionalaren proposamena aurkeztu du, aho batez eta modu adostu eta partekatuan, 2030erako karbono-neutraltasuna lortzeko erronkari aurre egiteko, 2030erako Misioak ezartzen duen bezala. Izan ere, ezaguna denez, Europar Batasunak misio batzuk jarri ditu martxan, gizartearen arazo nagusiei erantzuteko konpromisoarekin, eta horien artean dago 100 hiri europarren misio hori.

«Misio honen parte izateak pozten eta harrotzen gaitu. Hori dela eta, Adierazpen Instituzional honekin, EH Bilduk talde politiko guztiek Gasteizen parte hartzea bere egin dezaten nahi du, eta erantzukizun partekatua dela onartzea, eta horri erantzuteko konpromisoa hartzea, merezi duen lidergoarekin, bitartekoekin eta baliabideekin», adierazi du Amancay Villalba EH Bilduko zinegotziak.

EH Bilduren ustez, klima-aldaketaren aurkako borrokak agenda politikoa
ren oinarrietako bat izan behar du. Hala ulertu zuen Udalak berak ere, orain dela hiru urte larrialdi klimatikoaren adierazpenarekin bat eginez. Toki-erakundeek zeregin garrantzitsua dute klima-aldaketaren aurkako borrokan. Horren adibide da 90eko hamarkadan Nazio Batuek Tokiko Agenda 21 martxan jarri izana, toki-erakundeek jasangarritasunaren arloan aurrera egin zezaten, eta udalak horrekin bat egin izana Estatuan aitzindari gisa.


«Zalantzarik gabe, erronka klimatikoa da gaur egun gizateriak duen erronka handienetako bat. Eta jarduteko denbora ez da mugagabea. Hurrengo hamarkada erabakigarria da arrakastaz jokatzeko. Horregatik, misio hori planifikatuta geneuzkan deskarbonizazio-prozesuak bizkortzeko aukera gisa ulertzen dugu, PACES buru zela, eta hori izango da 2030erako neutraltasun klimatikoari begira berrikusteko konpromisoa hartzen dugun lehen elementua», nabarmendu du Villalbak.

Horrela, EH Bilduk, misio horri arrakastaz erantzutea instituzioen aldetik soilik lan eginez e
zin dela lortu jakinda, udal talde guztiek ahalik eta lasterren klima-kontratu bat abian jartzeko konpromisoa hartzea nahi du, erronka horretan parte hartzen duten eragile guztiak ordezkatuta egon daitezen, besteak beste, sektore pribatua, gizarte-eragileak edo herritarrak oro har.

Azken batean, EH Bilduk adierazpen honen bidez Gasteizko udalbatzak bere konpromisoa berrestea nahi du, tokikotik abiatuta planeta jasangarri batean pertsona guztientzako bizitza duina sortzen laguntzeko, eta datozen urteetan konpromiso hori elikatuko duela onartzeko, 2030erako klimatikoki neutroak diren hirientzako Europako misioan parte hartuz.