AKTUALITATEA


| 2021-04-21 10:42:00

Duela aste batzuk, EH Bilduk Latinoamerikako biribilgunean trafikoarentzako bigarren irtenbide bat ezagutzera eman zuen, aipatutako biribilgunea lurperatzeko informazio azterlanean jasotakoa. Horrela, Felix Gonzalez EH Bilduren Gasteizko bozeramaileak "Amerika Latina biribilgunea lurperatzeko dauden aukera guztiak aztertzea" eskatu du gaur, zinegotzi delegatuak egindako agerraldian. “Ez da bataren edo bestearen alde egiteko unea, irtenbide posibleak ezagutzeko eta aztertzeko unea baizik. Urtaranen gobernuari eskatzen diogu ez dezala alde batera utzi, modu interesatuan, alternatibetako bat, eta, gardentasunaren alde, bi irtenbideei buruzko eztabaida ireki dezala, interes orokorreko gaia baita".


Gonzalezek batzordean azaldu ditu azterlanean jasotako bi alternatibak. Bertan, lehen irtenbide bat aurreikusten da, ekialde-mendebalde eta ipar-hego ardatzak lurperatzen dituena, Batan errekaren desbideratzearekin, eta koste orokorra 33,1 milioi eurokoa aurreikusten duena (22,3 milioi egikaritze-kostua). Lehenengo hori komunikabide bati iragazi zitzaion, eta horrela eman zen ezagutzera, gobernuak alternatiba hori azaltzeko inolako borondaterik adierazi gabe. Informazio azterlanak trafikorako jasotzen duen bigarren soluzioak ekialde-mendebalde ardatza lurperatzea jasotzen duen, ez du beharrezkotzat jotzen Batan erreka desbideratzea, eta 16,1 milioi euroko kostua du guztira (12,9 milioiko exekuzio-kostua). Alternatiba horrek lehenengoaren kostuaren erdia izango luke, baina, aldiz, gobernuak ezkutatzea nahiago izan du.


EH Bilduk alternatiba guztien inguruko eztabaida sosegatua eskatu du, eta Urtaranen gobernuari exijitu dio Udalak berak erabaki dezala alternatiben inguruan, ez enpresa esleipendunak. Horrez gain, gaia herritarren eztabaida guneetara zabaltzea eskatu dugu, Mugikortasun Elkargunearekin eta kaltetutako Auzoguneekin batera.