Eskoriatza

Nestor Arana

Ezagutu nazazu

| 2019-11-07 13:25:00

Nestor Arana Arexolaleiba naiz, Mondragon Unibertsitatean robotika eta adimen artifizialetako irakasle eta ikertzailea. Modu batera edo bestera beti izan dut gustukua komunitateari ekarpenak egitea. Azken urte honetan hainbat esperientzia izan ditut, batez ere hezkuntzarekin lotuak: Luis Ezeizako guraso elkartean ibili izan naiz eta hezkuntza ez formalak duen garrantzia bermatzeko, ikastetxetik kanpo, Eskoriatzako Hezkuntza Foroan ere aritu naiz. 

Horrez gain, azken legealdian udalean zinegotzi bezala ekonomia jasangarrian aritzeko aukera daukat. Emakume baten lidergoarekin eta lan talde indartsu batek proposatzen duen proiektuan sartzeko irrika bizia sortu zitzaidan eta egoera konplexuetan lana egiten esperientzia duten pertsona nagusiz zein gaztez inguraturik, talde honek herria etorkizunera begira jartzeko aldeko haizea dakarrela sinisten dut. 

Eluska Irazu

Ezagutu nazazu

| 2019-11-07 13:00:00

Izenez Eluska Irazu Hernandez naiz eta lanbidez irakaslea. Donostian jaio nintzen arren, bihotzez eskoriatzarra naiz. Donostiako Deustuko Unibertsitatean Historian lizentziatu nintzen eta bizi erdia igaro dut klaseak ematen, ikaskuntza pribatuan zein publikoan. Tarteka, gainera, ikerketa historiko-artistikoak ere egin izan ditut. 2019ko Haustekunde Munizipaletarako Eskoriatzako EHBilduko alkategaia izan nintzen eta orain, zinegotzia eta udal taldeko bozeramailea naiz. 

Euskara da nire ama-hizkuntza eta gure lur honetan eskatzen diren titulazio ofizialetatik EGA eta C1 ditut. Bestalde, ingelera (advanced eta C1), frantsesa (B1), zeinu hizkuntza (A2) eta gaztelera ere menperatzen ditut. 

Orain eta lehen egitea gustatzen zaizkidan gauzak antzekoak dira: euskara eta euskal kulturaren munduan murgildu; literatura taldeen hitzekin jolastu; dantzan egin; munduko histora, ohiturak eta kulturak ezagutu; irakurri; mendi-irteerak egin; lagunekin egon; gantxillo egin; noizean behin aspertu, eta nola ez, nire bi alaba ausartez ikasi eta disfrutatu.

ALBISTEAK

Dorleta Sologaistoa

2019-11-07 15:40:00

Ezagutu nazazu

Nestor Arana

2019-11-07 13:25:00

Ezagutu nazazu

Eluska Irazu

2019-11-07 13:00:00

Ezagutu nazazu