Ander Errarte del Pozo naiz, EH Bilduko zinegotzia eta Arrasateko Gizarte Zerbitzuetako kale hezitzailea. Gizarte Hezkuntzako gradua ikasi nuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta, ondoren, Giza Eskubideak, Garapen jasangarria eta Bakea Masterra egin nuen Valentziako Unibertsitatean.
Lan munduan gauza ezberdinetan aritu izan naiz, adibidez, honakoetan: bost urtetan izan nintzen monitore herri udaleku irekietan eta beste bi urtetan tabernari lanak egin nituen Eskoriatzako taberna batean; urte betez Londresera joan nintzen ingelera ikastera eta bitartean zerbitzari lanetan ere ibili nintzen. Bestetik, hiru harrera etxeetan lanean izan nintzen, Barakaldo, Buenos Aires eta Elgetan, hain zuzen ere.