Dorleta Sologaistoa Aguiriano naiz, momentu honetan, Arizmendiko irakaslea. Lehenengo Giza Nutrizioko eta Dietikako ikasketak egin nituen, eta ondoren, Erizaintzakoak. Gainera, Gizarte Zerbitzuetako zentruen zuzendari kurtsoa ikasi nuen eta honi esker, hainbat urteetan zehar Patronato Jose Aranako (Eskoriatzako zaharren egoitza) zuzendaria izan naiz. Kurtso ezberdinak egin ditut, adibidez honakoak: lehen sorospenak; portaera-arazoen kudeaketa; giza populazioen nutrizio, elikadura eta osasuna...
Bestalde, 2005.urtean 12 eta 17 urte bitarteko gazteen hezitzailea izan nintzen Eskoriatzako Udalean eta urte bat beranduago Ekuadorren izan nintzen hiru hilabetez bolondres lanak egiten.