“2030ean, nolako Eskoriatza izan nahi dugu?” prozesuaren jardunaldiak:
Noiz: abenduak 3, Euskararen eguna.
Ordua: 10etatik 12tara.
Non: Eskoriatzako Kultur Etxean.
Zergatik?
1. Garai inportantea bizitzen ari gara. Gure bailaran, Euskal Herrian eta Munduan aldaketa handiak gertatzen ari dira eta gertatuko dira. Herritarrei, izango diren trantsizioei norabide egokian erantzun beharra dugu: energia, elikadura, zaintza krisia, merkataritza, gazteen emantzipazioa, osasungintza… Horiek gure ongizatean eragingo dutenez, ongizate maila hobetzean eragin beharko dugu.
2. Azken 8 urteko udaletxearen bilakaera oso kezkagarria izan da, atzera pauso nabarmena. Udaletxea inongo planik gabe egon da bere kezka nagusia irudia izan den bitartean “herri logela” fenomenoa areagotu da. Horren aurrean, herri egitasmo sendo bat behar dugu.
Zertarako?
Lan-iharduna honekin modu kolektiboan iritziak elkartrukatzen hasteko (oso emankorra delako iritziak eta ekarpenak elkarrekin hausnartzea, partekatzea). Honetan lau gaietan sakondu nahi ditugu:
1. Energia, elikadura eta ingurugiroa.
2. Euskara, kultura eta kirola.
3. Zaintza eta Ongizatea.
4. Gazteria.
Jardunaldi honekin herri osorako eta irismen handikoa izango den abiapuntua martxan jarri nahi dugu, eskoriatzarren beharrak gizarteratu eta herri eztabaida ixotu nahi dugu.