Bihar, urtarrilak 7, Elgoibar eta Tolosako anbulantzia medikalizatuen zerbitzua publiko bihurtuko da. Baina bat-batean zerbait aldatzen ez bada, Osakidetzak bere gain hartuko ditu anbulantziak, bai, baina ez Osakidetzarekin aldez aurretik lan-loturarik ez duten Gipuzkoako anbulantzietako langileak.
Langileek salatu dutenez, Osakidetzako arduradunak ez dira heurekin bildu eta ez dute haien legezko ordezkariekin negoziatu. Hain zuzen ere, Administrazioak azken orduan konpontzen ez badu, kontratua guardia baten erdian amaituko duten osasun-langileak egongo dira, hilaren 6ko gauerdian, lanean jarraitu behar duten eta zer baldintzatan jarraitu behar duten jakin gabe.
Nola ez pentsatu Osakidetza ez dela ondo kudeatzen ari eta errespeturik gabe aritzen dela paziente eta langileekin?
Ezintasuna da ala EAJ-PSEk degradazio programa makabro planifikatu bati jarraitzen diote?
45 langile dituzten bi herritako anbulantzia medikalizatuekin gertatzen bada hori, zer gertatuko ote da ehundaka langile dituzten oinarrizko anbulantziak publifikatzen direnean? Edo esku pribatuetan jarraituko dute?