Errezabal egoitzako obrak hasi bezain laster etenak eta pitzadurak agertu ziren Urazandiko eraikin batzuetan eta errepidean. Obrek aurrera jarraitu zuten eta auzokideekin egindako bilera batean, kontrol neurri berriak eta pitzadurak egiaztatzeko beste azterketa bat egingo zutela adierazi zuten enpresak eta Udalak.
Baina orain gutxi enpresak lanen aldi baterako etenaldia eskatu du (apirilaren batetik aurrera da indarrean) hasieran egin zituen azterketa geoteknikoak egokiak ez eta berriak egin behar dituelako. Horren ondoren eraikinaren proiektua ere berrikusi beharko da, hori egiten ez bada Udalak onartu zuen proiektuak aurreikusi gabeko arriskuak eragin ditzakeelako.
EH Bilduk obra hori bertan behera uztearen alde bozkatu zuen 2026/03/24ko osoko bilkuran auzotarren eta Urazandiko lur eta eraikinen segurtasuna bermatzeko.
Hala ere plenu horretan, EH Bilduk eskatu zuen, enpresa eraikitzaileak eta Udalak sinatutako etete aktan honako puntu hauek ere jaso beharko lituzkeela (EAJ-PSEren proposamenean aipatu egiten baziren ere, lanen etete aktaren barruan ez ziren zehazten):
Hori horrela, Udalak obrak eteteko erabakia hartu ondoren eman diren urratsek, ditugun kezkak areagotu dituzte, izan ere: