AKTUALITATEA


| 2026-05-07 15:53:00

Subiranotasuna, bakea, elkartasuna eta udalgintza

Apirilean izandako bi mobilizazio handiez gain, baliabide publikoen kudeaketarekin lotutako beste bi gai nabarmendu nahi genituzke:

Aberri Eguna: Nazioarteko gerren testuinguruan, apirilaren 5ean Aberri Eguna ospatu genuen. Gerraren eta inperialismoaren aurka, bakea eta gure herriaren subiranotasuna aldarrikatuz, Iruñeako kaleak bete genituen.

"Genozidiorik ez, gerrarik ez" lelopean, Gernika-Palestina plataformak, mobilizazio nazionala deitu zuen apirilaren 25ean Donostian, herri palestinarraren aurkako genozidioa salatzen jarraitzeko, Euskal Herriak NATOri emandako "ezetza" gogoratzeko eta herrien etorkizunarekin ezin dela jolastu aldarrikatzeko.

Auzoz-auzo: Apirilean izandako udal batzordeetan, gobernu taldeak, Santa Ana kaleko bizilagunen galdera eta eskaerei erantzun zien, eta EH Bilduk laster horien berri emango die auzoko bizilagunei.

Ekintzailetzarako dirulaguntzak: EH Bilduk ekarpenak egin ditu laguntza horiek arautzen dituzten baldintzetan, alde batetik, irizpide objektiboagoak ezartzeko, eta, bestetik, dirulaguntzen oinarriek helburuak betetzen dituztela bermatzeko.