Batzar Nagusietan, EAJren eta PSEren aurkako botoekin, Elgoibarko Udalak Altzolarako egin beharreko berroneratze plan baten idazketa onartu zuen, epemuga 2026ko udaberrian ezarriz. Aldi berean, gure erdigune historikoan izandako hainbat gertakari eta degradazio-egoerari erantzuteko, Udaletik erdigunerako erregenerazio-plan bat lantzea erabaki zen.
Bi proiektu hauek Debegesako Garapen Agentziak garatuko zituela iragarri zuen Udal Gobernuak. Ordutik hilabete batzuk igaro dira, eta ez da prozesu hauen egoeraren eta xehetasunen berri eman, ez oposizioari, ezta herritarrei ere.
Hori horrela, azken Lurralde Batzordean, EH Bilduk proiektu horien egoerari buruz galdetu ondoren, erantzuna honako hau izan zen:
Aurrekontuei buruzko eztabaidan iragarri genuen bezala, azken Lurralde Batzordean EH Bilduk proiektu horietan aktiboki parte hartzeko eskaria berretsi zuen;hala ere, erantzuna anbiguoa izan denez, eskaera formal bat egingo dugu, honako hauek eskatuz:
Garrantzi handiko proiektu estrategikoak direnez, funtsezkoa da EH Bildurentzat ordezkari politikoen eta herritarren ekarpen guztiak hasierako faseetan txertatzea, bai diagnostikoa bai azken emaitza egokiagoak izan daitezen.
Orain artean sarri geratu den herritarren eta EH Bilduren azken unera arteko bazterketa gertatuko ote da berriz ere?