Martxoa mobilizazio handien hilabetea izan da, herri antolatu eta kritiko bat erabaki politiko jakin batzuk iraultzeko gai dela erakutsiz.
Mobilizazioak:
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna: EH Bilduk bat egin zuen mugimendu feministak Elgoibarren deitutako manifestazioarekin. Aurtengo mobilizazioa antifaxista, antibelizista eta greba orokorraren eskaerei ere lotuta egon zen. Euskal herriko mobilizazioetan bezala, Elgoibarko manifestazioan ere jende asko bildu zen.
Greba orokorra: Martxoaren 17an Euskal Herriko gehiengo sindikalak greba orokorrera deitu gintuen LGS duina (1.500€) eta herri gisa gutxiengo soldataz erabakitzeko dugun eskubidea defendatzeko.
Korrika: Zarata mediatikoaren gainetik, euskararen aldeko errebindikazio eta harrotasun giroan, Elgoibarrek babes handia erakutsi zion Korrikaren 24. edizio honi.
Arlo instituzionala:
Zaborren errekargua: Gobernu taldeak zaborren gaineko errekargua bertan behera utzi behar izan du, herritarren artean sortutako ondoeza dela eta. Era honetako politiken kudeaketa aztertu eta herritarrei azaltzeko beharra azpimarratu zuen EH Bilduk.
Errezabalen obra: Egoitza berriaren obrak gelditzeko proposamenak EH Bilduren babesa izan zuen, inguru horretako segurtasuna bermatzeko. Era berean, geldialdiak eragindako gainkostuak eta orain arte eragindako kalteak enpresa eraikitzaileak ordain ditzala eskatzen dugu, Udal Gobernuak ez baitu nahi izan lanen geldiketa aktan enpresarenak direla zehaztu eta sinatzea, plenuan eskatu genuen bezala.