AKTUALITATEA


| 2020-07-13 23:30:00

 

Denok dakigu garai zailak bizi ditugula. Aurreko krisialdia oraindik gainditu gabe genuenean iritsi zaigu COVID 19 dela eta emergentzi egoerari aurre egin beharra. Langabezia, prekarizazioa, emakume eta gizonen arteko soldata arrakala, gizartetik kanpo geratzeko arriskuan dagoen jendea, … Kapitalismoak eta eredu neoliberalak gizartean ezberdintasunak handitzea ekarri du eta egoera honetan herriak hainbat urtetan lortutako eskubideak kolokan jarri dira. 

Osasun krisi bezala hasi zena, krisi sozial eta krisi ekonomiko bilakatu da. Eredu zaharkituekin zaila da aurrean ditugun arazo zail guzti hauei aurre egitea, horretarako beharrezkoa da elkarlana eta guztion konpromisua. Hori dela eta, EHBilduk eskua luzatzen du pandemiaren hasieratik esan genuen bezala kolore ezberdinen arteko krisi mahaia eratu eta krisitik ateeratzeko neurri eraginkorrak denon artean hartzeko. 

Badakigu honi aurre egiteko aurrekontuak egokitu beharko direla egoera berrira,diru baliabideak murriztuk direlako. Gipuzkoako Foru Aldunditik ere 1.800.000 euro gutxiago etorriko da, hau da gure aurrekontuen % 9,52 beraz, lehentasunak markatzeko ordua da. 

EHBildun argi daukagu murrizketa sozialik gabeko aurrekontuak egin daitezkeela eta gutxien dutenak babestu behar ditugula inor atzean geratu ez dadin krisi honetatik irteterakoan. Elgoibarren ekaineko datuak kontutan hartuz 230 pertsonek eskatzen dute diru sarrera bermatzeko errenta (RGI), ERTEan maiatzean 223 pertsona zeuden eta ekaineko datuen arabera 1401era igo da, datua seikoiztuz.Elikadura bankuetako datuak jaso ondoren, pandemia aurretik 300 erabiltzailetik behera bazeuden, orain ia 500 erabiltzaile izatera iritsi dira, horrek agerian jartzen du momentu honetan herrian bizi larrialdi egoera eta joera okerrera doa. 

RGI ERTE Elikagai bankua 

Osaila 223 

Martxoa 229 ___ _ 300 

Apirila 235 ____ ___ 

Maiatza 239 223 ____ 

Ekaina 230 1401 500 

 

Datu guzti hauek ikusita argi dago egoera latza bizi dugula baina datorrenarekin jabetuz ekonomia sustatu eta enplegua berpiztuko duten politikak behar ditugu krisi honetatik aterako den Elgoibar irudikatzeko. 

Elgoibarko Ehbildun argi daukaguna da inbertsioak egitekotan, inbertsio sozialak izan behar direla, eta zerbait murriztekotan, zorroztasunez kudeatuta, eta gutxien dutenei kalterik egin gabe izan behar dela. Horregatik gure lehentasunak arlo sozialean, osasunean, hezkuntzan eta ingurumenean jarriko ditugu beti ere ekonomiaren eta enpleguaren sustapena bultzatuz. 

Beharrak handitu egingo direnez, diru kopuruak ere igo egin beharko dira arlo sozialean, eta horrek zenbait inbertsio birplanteatzea ekarriko du lehentasunak ezarri eta adostasunak bilatuz. Proiektu batzuren exekuzioa ere ez da izango aurreikusten zena, eta, beraz, diru partida horiek inbertsio sozialetan jarri beharko dira. 

Hor dauzkagu azken urteetako zenbait proiektu: 

- Igerileku berrien obra: 2.881.000 € inguruan esleitu zena eta gero 353.000 €ko gainkostua izan zuena, BEZa barne 

- Urazandiko igogailuak, 660.000 €tan esleituta eta gero 130.000 € gehiagoko partida bat izan dutena (% 20 igoz kostua) 

- Aita Agirre: proiektu honetan 5 milioi baino gehiago daramatzagu 

o Ia 3 milioi obran 

o 1,3 milioi inguru urbanizazioan 

o Beste milioi bat inguru altzarietan 

o Beste gastu txiki batzuk 

 

Beraz, argi dago proiektuek aurrekontuen zati haundi bat eraman dutela azken urteetan, eta horren kudeaketa zorrotza ezinbestekoa da. 

Gure prestutasun osoa azaldu dugu aurrekontuak berregiteko adostasunak bilatzeko. Uste dugu hemendik gizarte indartsuago bat ateratzeko denok batera atera behar garela, eta horretarako kolektibo zaurgarrienak kontutan izango dituzten politikak bideratu behar dira, pertsona nagusiak, gazteak, autonomoak,etorkinak, ezkutuko ekonomian lanean dihardutenak, kultur arloko eragileak, merkatariak, ostalariak, enpresetako langileak, zaintzan aritzen diren eta prekarizatuak diren langileak gehienetan emakumeak… Gainera, aurrekontuak berraztertzean, etorkizuneko ildo estrategikoak definitzen ere lagunduko dugu. Gure seme-alabei ze herri utzi nahi diogun dago jokoan, eta hori urtebeteko aurrekontuez haratago doa. 

Horregatik, epe ertainean nahi dugu jarri arreta. Adostasunak bilatu beharko ditugu alderdi politikoen artean, baina baita eragileekin ere. Inoiz baino garrantzitsuagoa izango da denok eskutik joatea. Bere egunean neurri batzuk planteatu genituen. Udal gobernuak bonoena soilik jarri du martxan, eta aldebakartasunez, eta beste inorekin kontatu gabe. Balorazioaren zain gaude, baina kudeaketan gabezia haundiak ikusi dira. 

 

 

 

Bere egunean neurri batzuk proposatu genituen, eta horiek martxan jartzeko edo eztabaidatzeko lanean jarraituko dugu. Adibidez: 

 

- Kultur mahaia antolatu, bertako kultur eta gizarte eragileekin Elgoibar biziberritzeko 

- Ostalaritzako plana estrategiko landu Elgoibarko ostalariekin 

- Merkataritzako plan estrategikoa 

- Ekonomia foroa sortu, Elgoibarko erronkak eragile guztiekin eztabaidatzeko. 

- Lehen sektorea babesteko neurriak 

o Bertako eskoletako jantokietan bertako produktuak bultzatu 

o Merkatua biziberritu 

o Bertako produktuak kontsumitzeko kanpañak 

 

Azken batean, aurrekontuek erakutsiko digute zeintzu diren gure lehentasunak, eta zer Elgoibar nahi dugun hemendik 10 urtera. Hor lan egin behar dugu elkarrekin, denon mesederako izango da eta. 

Ehbildutik gure konpromisoa azaltzen dugu Elgoibar hobeago bat lortzeko bidean elkarlanaren bidez, inor bazterrean utzi gabe, eta kolektibo zaurgarrienak zainduz. Hori da bidea.