AKTUALITATEA


| 2023-11-09 09:41:00

EH Bilduk eskaintza luzatzen die PNV-PSEri 2024ko aurrekontuak adosteko

Heldu da datorren urterako politika publikoen norabidea zehazteko garaia. Garatuko diren proiektu berriei ekin, aurretik abiatuta direnak jarraitzeko eta herriko eguneroko beharrei erantzuteko tresna garrantzitsuak dira udal aurrekontuak.

Elgoibar hobea gogoan eta ekitatea, partaidetza eta zerbitzu publikoen indartzea helburu, EH Bilduk proposamena luzatzen die Gobernu Taldea osatzen duten PNV eta PSE alderdi politikoei haiek eta EH Bilduren artean aurrekontu proposamen bateratua lantzeko.

EH Bilduren ustez, besteak beste, ondorengo sei gaiak aintzat hartzeak lagundu egingo luke adostasunean aurrera egiten:

1. Herribus zerbitzua hedatzea, egun iristen ez den beste auzo batzuetara zabalduz eta zerbitzua doako bihurtuz.

2. Ur publikorik ez duten Urruzuno, Arriaga eta Sallobente-Ermuaran auzoetara ura eramateko proiektua abiatzea, urte batzutarako lana izango dela jakinik ere.

3. Ingurumen beharrei estrategikoki eta iraunkortasunez erantzuten hasteko, ingurumen teknikari bat gehitzea udal plantillan.

4. Ia lur publikorik gabeko herria da Elgoibar eta hori zuzentzeko, herriarentzako lurrak erosteko diru-lerro esanguratsua ipintzea.

5. Kaleetan, bidegorrietan eta pasealekuetan dabilen jendeak erabiltzeko moduko komun publikorik ez dago ia. Komenigarria litzateke zerbitzu hori indartzea komun berriak toki egokietan ezarriz eta haien mantenu egokia ziurtatuz.

6. Etxebizitzaren problematikari aurre egiteko eta soluzio- bideetan sakontzeko, orain arteko baliabideak aztertu eta 2024rako aurrekontuetan proposamen eraginkorragoak aintzat hartzea.

Esan bezala, EH Bilduk dei egiten die EAJ-PSEri, garaiz gauden honetan, 2024ko aurrekontuak elkarrekin diseinatzera, sentsibilitate guztietako irizpideei toki egin eta inor bazterrean ez