Joan den martxoan zehar egin dugun lana udal politika eta kudeaketa ulertzeko dugun moduan pisu handia duten hiru gai nagusitan zentratu da: feminismoa, arlo publikoaren defentsa eta udal-kudeaketarekiko dugun konpromiso irmoa.
1. Martxoak 8:
Emakumeek aliantza feminista eta borrokaren garrantzia azpimarratu zuten martxoaren 8ko mobilizazioetan. Kapitalismoak eta faxismoak aurrerapauso feminista guztiak erasotzen dituzten bitartean, emakumeen burujabetasunetik lortuko dira bizimodu duin eta justuari eusteko baldintzak.
2. Bide batzuk publiko egiteko proposamena:
EH Bilduren iritziz ondare publikoaren zaintza funtsezkoa da. Aurreko komunikazio batean aurreratu bezala, hiru puntutan oinarritutako proposamen bat planteatu genuen martxoko Lurralde Batzordean, hainbat bide publiko udal inbentariora gehitzeko eta hauen katalogo bat lantzeko eskatuz.
3. EH Bilduren Konferentzia Munizipalista:
EH Bilduk Azpeitian antolatutako Konferentzia Munizipalistan, egungo egoera politikoa aztertu genuen, euskal herritarren bizitza hobetzeko tresna propioak behar ditugula berretsiz. Udalen eskumenetatik, energia, etxebizitza, zaintza, euskera eta herritarren partaidetza politiken garrantzia eta lehentasunak ere aurreikusi eta landu genituen.