Hilabete honetako gure lana espazio libreen, hirikoen zein landa-auzotakoen, garrantzia aldarrikatzean eta gure azpiegiturak eta ondare publikoa defendatzean oinarritu da:
1. Bide publikoen inbentarioa:
Udal gobernuak hainbat bide pribatu inbentario publikoan sartzeko asmoa duela jakin ondoren, EH Bilduk ofizialki eskatu du otsaileko lurralde batzordean inbentario horretan sartuko diren bideen zerrenda. Horrek aukera emango digu proposamena aztertzeko, hobetzeko, beharrezkoa bada, eta herritarren parte-hartzea antolatzeko aukerak lantzeko.
2. Ibaiaren inguruko proiektuak:
EH Bilduren ustez, Deba ibaiak gure herriaren ardatz egituratzailea izan behar du. Hori dela eta, inguruan aurreikusitako proiektu guztiek kontuan izan beharko lukete hori diseinatzean eta egitean. Orain arte egindako txosten eta azterlanei buruzko informaziorik jaso ez dugun arren, gai honetan lankidetzan aritzeko borondatea berresten dugu, 2024ko urriko osoko bilkuran onartutako mozioaren konpromisoari jarraituz.
3. Altzolako aparkalekuko plazak mugatzea:
Udalak Altzolako bainuetxeko Zumardi kaleko aparkalekuaren erabilera enpresa pribatu bati lagatzeko asmoa duenez, erabilera publikoa mugatuz, eta espazio hori Gipuzkoako katastroan espazio publiko gisa erregistratuta dagoela jakinda, udalaren asmoei buruzko informazio zehatza eskatu da, proiektu horrek indarrean dagoen araudi osoa betetzen duela ziurtatzeko.
4. Auzoz-Auzo Arriagan:
EH Bilduk auzoetan duen presentziaren dinamikarekin jarraituz, Arriagako bizilagunekin bildu gara auzoan dituzten arazoak ezagutzeko. Eskaera eta proposamen guztiak dagokion batzordeari bidaltzeko konpromisoa hartu dugu, ahalik eta lasterren konpondu daitezen