AKTUALITATEA


| 2025-03-25 16:07:00

Ondare publikoa modu eraginkorrean babestu eta kudeatzearen garrantzia defendatu du beti EH Bilduk. Horregatik, gobernu-taldeak Elgoibarko bide publikoen inbentarioa eguneratzeko asmoa dutela jakinda, zenbait proposamen aurkeztu ditugu, bide publiko batzuk kanpo gera ez daitezen.

Gure proposamenak oinarri hauek ditu:

- Gipuzkoako katastroan publiko gisa agertzen diren baina gaur egun inbentarioan sartuta ez dauden bideak direktorioan sartzea proposatzen dugu.

- Historia: "Libro Colorado" liburuan edo ondorengo udal corpus juridikoan jasota dauden eta oraindik desagertu ez diren bide publikoak sartzea proposatzen dugu. Aipatutako liburuan, XVI. Mendekoa dena, gure arbasoek ondasun eta erabilera publikoak erregistratu zituzten, denboran zehar zaintzeko helburuarekin.

- Elkarlana: Eremu honetan interesa duten gizarte-eragileekin lankidetza bultzatzea planteatzen dugu, gehien erabiltzen diren edo interes handiena duten mendibideen katalogoa egiteko. Horri esker, etorkizunean bide horiek babesteko eta sustatzeko politikak garatu ahal izango dira.

(Proposamen osoa irakurtzeko ikusi eranskina).

Bideen inbentarioa gehitzeko proposamena