AKTUALITATEA


| 2025-12-12 15:30:00

1- Irisgarritasun plana: Legediak, irisgarritasun unibertsaleko plan berri bat garatzera behartzen du Udala, herritar guztiek, beren ezaugarri pertsonalak edozein direla ere, irisgarritasun unibertsala bermatuta izan dezaten. EH Bilduk bere emendakinen artean plan hori zuzenean eragindako kolektiboekin partekatzea eta garatzea proposatu zuen.

2- Gurutze frankista: Memoria Historikoaren Legeak ikur frankista guztiak kentzea ezartzen du, tartean Morkaikoko gurutzea. EH Bildu aspalditik lege hori betetzea eskatzen egon arren, azkenean aktibista batzuk izan dira gurutze hau botatzea erabaki zutenak lege horrek ezarritakoa jarraituz,  balio demokratikoen izenean abertzale eta langileen memoria bizirik mantenduz.

3-Mobilizazioak:

 - Azaroaren 22an, "Askatasun Haizea" lelopean, milaka abertzale eta antifaxista mobilizatu ginen Bilbon, gure herriaren askatasunaren alde borrokatu duten militanteak gogoratuz, herri askea izateko dugun eskubidea aldarrikatuz eta borrokatzen jarraitzeko beharra berretsiz.

- Azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko egunean, indarkeriarik gabe bizitzea eskatzen zuten emakumeen aldarrikapen eguna izan zen, eta Elgoibarren, mugimendu feministak deituta eta "Erresistentzia Feminista" lelopean, erreibindikazio horiek manifestazio isil eta jendetsu batean islatu ziren.