AKTUALITATEA


| 2026-02-02 15:49:00

Mobilizazioek, gure herriaren hobekuntzan aktiboki parte hartzearekin batera, funtsezko tresnak izaten jarraitzen dute herritar guztiei mesede egingo dieten konkistak lortzeko.

Elgoibarko anbulantzia-zerbitzua. Elgoibarko anbulantzia zerbitzuaren publifikazio prozesuan, Osakidetzak hasiera batean ez zuen langileen subrogazioa onartu nahi, ondorioz, urtarrilaren 6an langileak bere eskubideak defendatzeko kontzentratu ziren. Mobilizazioei esker langileak aurre akordio batetara iritsi ziren Osakidetzarekin.

Euskal presoak. Sarek antolatuta, urtarrilaren 10ean, “Ezin da gehiago luzatu” lelopean, euskal presoen aldeko manifestazioa egin zen Bilbon, eta milaka lagun mobilizatu ginen presoen etxeratzea eskatzeko.

Pentsionisten borroka. Duintasuna elkarteak manifestazioa deitu zuen urtarrilaren 14an, pentsio duinen aldeko mobilizazioen zortzigarren urteurrena ospatzeko. Hitzordu horrek balio izan zuen gogorarazteko borrokak aurrera jarraitzen duela eta oraindik asko dagoela konkistatzeko.

Auzoz auzo. Hilabete honetan jaso dugu gobernu taldearen erantzuna erdiguneko bizilagunengandik urriaren 22an jasotako eskaerei. Jasotako  guztiari gure balorazioa gehitu diogu eta erdiguneko atarietan jarri ditugu.