Eibar

Bizi baldintza duinak behar ditugulako, urtarrilaren 30ean grebara!

Arrazoiak badaude eta horregatik, urtarrilaren 30erako Eskubide Sozialen Kartak deitutako grebarekin bat egingo dugu EH Bilduko kideok.

| 2020-01-27 09:37:00

Prekarietatearen aurrean, bizi-baldintza duinak aldarrikatzen ditugu. Urtarrilaren 30ean kalera aterako gara erabaki politikoen erdigunean bizitza jartzeko eta hauek ez egoteko elite ekonomikoen interesen menpe. Kalean izango gara herri duin batean, bizitza duin bat aldarrikatzeko. Azken urteetan hartu diren erabaki politiko zein instituzionalek herritarren bizi baldintzei eragiten diete zuzenean. Prekarietatea da milaka herritarren bizia baldintzatzen duen elementu nagusia. Eta hori gertatzen da elite ekonomikoen interesak herritarren interesei gailentzen zaizkielako. Ereduak asko dira; adibidez, lan erreforma edo pentsioak ez gaurkotzea. Baina horien izebergaren punta baino ez dira. Gaur egungo sistemak gehien daukaten pertsonak saritzen ditu gutxien daukatenen kontura. Langileen bizitza gero eta prekarioagoa da haien baldintza ekonomikoei, lan baldintzei, pertsonen zaintzari eta osasunari eraginez.

 

Izan ere, Jaurlaritzaren arabera probrezia %46 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan azkeneko urteetan eta 200.000 pertsona pobrezia arriskuan daude; pentsionisten erosteko ahalmenak %6 egin du behera eta sinatzen diren kontratuen %92 behin-behinekoak dira, besteak beste.

 

Gipuzkoako langabezi tasa %8,59koa den bitartean, Eibarko langabezi tasa %12,26koa da, Gipuzkoako altuenetarikoa. Gainera, nahiz eta herritar batzuen errenta per capitak gora egin duen, pobrezia mailak ere gora egin du gure herrian. Beraz, Eibarren, gizarte arrakala gero eta handiago eta nabarmenagoa da. Dirusarrerak Bermatzeko Errentari (RGI) dagokionez, 751 espediente daude altan gure herrian eta horietatik %42a pentsioak eta soldatak osatzeko dira. Langile eta pentsiodun pobreak. Gainera, Larrialdietarako Dirulaguntzak aztertuta, Eibarko pobreziaren aurpegi nagusienetako bat emakumea, alarguna eta pentsioduna dela baieztatu dezakegu.

 

Agerikoa da badaudela arrazoiak Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak deitutako greba orokorrean parte hartzeko eta EH Bilduko kideok ere bertan izango gara. Unea heldu da prekarietatean oinarritutako sistema bati erantzuteko eta, bizi-baldintzak erdigunean jarriz, haien herritarrak zaintzen eta babesten dituen herri baten alde egiteko.

 

 

Eibarko EH Bildu

Eibarko EH Bilduk Amarako autobus geralekua ez kentzea eskatu du

Gaur bertan erregistratu dugu Alkateari eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako Eibarko ordezkariari zuzendutako eskaera. Eibartar askok erabiltzen dute DB02 Ermua-Donostia Lurraldebuseko linea eta arduratuta daude Amarako geralekua kentzearekin.

| 2020-01-24 08:30:00

Miguel de los Toyos eta Patxi Lejardiri zuzendu diegu eskaria Garraio Agintaritzan eta Gipuzkoako Foru Aldundian Amarako geralekua ez kentzeko eskatzeko. Gainera, Ermua eta Elgoibarko Udalei ere eskaera honetara batzeko eskaintza egitea eskatu diegu.

Lurraldebusek iragarri duenez, otsailaren 1etik aurrera Donostiako Bizkaia Etorbideko 12.zenbakian kokatuta dagoen Amarako autobus geralekua kentzea nahi du. Eibartar asko arduratzen hasi dira abisuarekin.

Zergatik hartu du Lurraldebusek erabaki hau? Aztertu ahal du geraleku horren erabilera eta kentzeak ekarriko lituzkeen arazoak? Hau al da garraio publikoa sustatzea?

EH Bilduk beraz, herritarren ardura honekin bat egiten du eta garraio publikoa indartzearen alde egingo du.

ALBISTEAK

EH Bilduk etxebizitza hutsen gaineko zerga bikoiztea proposatu du

2020-09-10 11:48:00

Gaur egun, ohiko etxebizitza ez diren ondasun higiezinen kuotaren errekargua %50ekoa da. EH Bilduk errekargua %100era igotzea proposatu du, etxebizitza hutsak merkaturatzeko helburuarekin. Eibarren, urtarrileko datuen arabera, 1018 etxebizitza huts daude.

Errebal eraikinaren obrak diru publikoa xahutzen jarraitzen duela salatu du EH Bilduk

2020-07-28 17:53:00

Enpresa eraikitzaileak obrarekin jarraitzeko 700.000€ gehiago behar dituela jakinarazi digute. Noiz arte jarraituko du diru publikoa xahutzen Errebal eraikinak?

Garapen ekonomikoan murrizketak salatu eta udal lan orientazio zerbitzua martxan jartzearen beharraz ohartarazi du EH Bilduk

2020-07-10 11:35:00

Ekaineko Plenoan udal dirulaguntzetan aldaketak onartu ziren. EH Bilduk Garapen Ekonomikoan egindako murrizketak salatu zituen. Gainera, udal lan orientazio zerbitzua martxan jartzearen garrantzia azpimarratu du.

Pertsonak politiken erdigunean jartzeko ordua dela uste du EH Bilduk

2020-05-30 09:04:00

Osasun krisialdian egindako lanaren berri eman du EH Bilduk. Gainera, etorkizunera begira eman beharreko pausuak azaldu dituzte. Elkarlana eta eibartarren ongizatea beti ardatz.