Ia 28.000 biztanleko Eibar bezalako udalerri batek udal Hezkuntza teknikaririk ez izatea sinestezina da. 2011an desagarrarazi zuen PSEk Hezkuntza teknikariaren figura udalean. 10 urteetako hutsunea eta gero, EH Bilduren ustez ordua da teknikari garrantzitsu hori berreskuratzeko.
Pandemiak kultur programazioan eta eskaintzan goitik behera eragin du. Sektorea kinka larrian utzi du. Gauzak horrela, Eibarko EH Bilduk sektorea suspertzeko ekintzez betetako mozio proposamena erregistratu du.
Eibarko gazteen emantzipazioan laguntzeko 18.000 euro bideratuko ditu Eibarko Udalak. Hiriak duen arazo larrienetarikoa da gazteek emantzipatzeko dituzten zailtasunak eta EH Bilduren ustez lanketa integrala izan behar da.
13 urte luze eta gero badirudi eraikinaren obra behingoz bukatuko dela. Baina zer gertatzen da eraikineko barruko erabilerekin? PSE zergatik ari da hain poliki kudeatzen? Eraikina bukatzean, martxan egon beharko luke, urteak izan ditu Udal Gobernuak horretarako. Nora begira dabil?