Horretarako 2022ko aurrekontutik aurrera urtero bi ekintza berritzaile programatzea proposatu du: batetik, “Regenerart” Kaleko Arte Festibala, eta bestetik, “Eibar Entzun!” Musika Lehiaketa. Gainera, Txontan udal Arte Eskola kokatzeko bideragarritasun proiektua idaztea eskatu du EH Bilduk.
Osoko emendakina eta 3,5 milio euroko balioa duten 33 emendakin partzial erregistratu ditu EH Bilduk. Kultura eta sormena, aisialdia eta herriko eragileak, hirigintza eta irisgarritasuna, landa eremua eta lehen sektorea, garapen ekonomikoa, parte-hartzea eta udal langileria dira EH Bilduk azpimarratu nahi izan dituen gaiak.
PSEren Udal Gobernuak Ipuruako kiroldegi berriaren diseinua aurkeztu berri du. Eraikin berria konbentuaren lurzoruan kokatuko litzateke eta eraikina eraisteko asmoa erakutsi dute. Herritar talde batek ordea, konbentua kultura-intereseko ondasun higiezin bezala babestea eskatu du Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzan.
2021eko Talka Planaren barruan EH Bilduk egindako proposamenak 500.000€ko hasierako kreditua izango du. Dirulaguntza honek pertsonengan eta beraien lanpostuetan eragin zuzena izatea nahi du EH Bilduk. Onuradunak edozein motatako enpresak izango dira: industria, ostalaritza, dendak, zerbitzuak eta abar.