Errebal eraikina dinamizatzeaz arduratuko den dinamizatzaile soziokulturala aspaldi egon beharko luke lanean. Plaza estaliaren akustika konpontzea ere premiazkoa dela uste du EH Bilduk.
Aurten, deigarria izan da PSEren negoziatzeko interes falta. Adostasun batetara heltzeko saiakerarik ez du egin.
Aspaldi ari da EH Bildu hilerriak okupatzen duen espazioa txikitzeko eskatzen. Eibar bezelako hiri batetan alferrik galdutako hainbeste metro karratu izatea luxua dela uste du EH Bilduk. Hilerriak okupatzen duen espazioa behingoz txikitzeko eta Urkin aisialdirako gune berri bat egiteko eskatu dio PSEri.
2022koak osasun pandemia honetako hirugarren udal aurrekontuak izango dira. Azken bi urteetan pandemiak kaltetutako pertsona eta sektoreei erantzuteko udal Talka Planak martxan jarri eta gero, Talka Plan hauetan erantzunik jaso ez duten enpresa eta entitateentzako bi dirulaguntza berri proposatu ditu EH Bilduk.