EH Bilduk argi du Eibarrek aisialdirako espazio berriak, parke gehiago eta udal zerbitzuak eskaintzeko ekipamendu berriak behar dituela. Ildo horretako hamaika ekarpen egin dizkio berritze prozesuan ari den Plan Orokorraren aurrerakin dokumentuari.
Orain, Gipuzkoako garraio publikoko tarifen jaitsiera inoiz baino beharrezkoagoa da. Pandemia garaian galdutako erabiltzaileak berreskuratu eta erabiltzaile berriak erakartzeko. Horretarako, hainbat neurridun mozioa bultzatu du EH Bilduk.
Udal Irisgarritasun Planaren arabera, Urki auzoko irisgarritasun bertikalarekin bukatzeko, igogailu berri baten beharra du auzoak. Igogailuak Sansaburu kalea eta Urki kaleko kota altuena lotuko lituzke, Arrateko Andra Mari eskolan ere geraleku batekin. Igogailu berria gauzatzea eskatu du EH Bilduk.
Herritar talde batek bultzatuta, Ipuruako Merkatu Plaza zaharra auzo etxean bilakatzeko prozesua duela 3 urte baino gehiago hasi zen. Eraikinaren erabilerak zehazteko parte-hartze prozesua ere 2020 urte bukaeran amaitu zen. Zeren zain dago PSEren udal gobernua eraikinaren atontze minimoak egin eta auzo etxea herritarren esku uzteko?