AKTUALITATEA

ALBISTEAK

Krisi Mahaia sortzea proposatu du EH Bilduk

| 2020-04-21

Krisi mahai sektoriala eratzea premiazkoa dela uste du EH Bilduk. Osasun krisi larrialdi honek erantzun eta neurri bateratuak behar ditu. Proposatzen dugun krisi mahaiak alderdi, eragile ekonomiko, sozial eta sindikalek osatuko lukete.


Egogain eta San Andres egoitzetako langile eta senideei elkartasuna helarazi nahi die EH Bilduk

| 2020-04-14

Oso egoera larriak ari dira bizitzen Eibarko bi pertsona nagusien egoitzetan. Segurtasun material eta protokolo faltan, langileria gutxiago egoiliar gehiago hartatzeko… Une latz hauetan, gure elkartasunik beroena helarazi nahi diegu bi egoitzetako langile, egoiliar eta senideei.


COVID-19 krisia: Eibarko EH Bilduk egindako proposamenak

| 2020-04-08

Konfinamendua hasi zenetik eta larrialdi egoera honetan, Eibarko EH Bilduk hainbat proposamen egin ditu eibartar guztien osasuna bermatu eta krisialdi honek sortutako ondorioak txikitzeko.


EH Bildu udal aurrekontua birformulatzeko prest azaldu da

| 2020-03-30

Osasun krisi larri honetan, neurri ausartak eta adostuak hartu behar dira. Lehen unetik gainontzeko alderdiekin batera elkarlanean aritu da Eibarko EH Bildu. Argi dugu egin beharreko ibilbidea: 2020ko aurrekontu osoa aztertzea, premiazkoak ez diren ekintzak 2021era atzeratzea, eta baliabide ekonomikoak Covid-19aren krisialdiak eragin eta eragingo dituen ondorioak apaltzeko bideratzea. Urte berezia izango da aurtengoa, neurri bereziak beharko dituena.