AKTUALITATEA


| 2022-09-14 10:29:00

2023rako Tasa proposamenen barruan, hileko zine bonu bat sortzea proposatu du EH Bilduk. 12€ko kostua izango luke eta hilebeteko zine emanaldi guztietara joateko aukera emango luke.

Coliseo zinemako sarreren prezioa merketzea, zine zaletasuna areagotzea, kultura sustatzea eta kulturaz gozatzeko eskubidea zabaldu eta unibertsalizatzea ditu helburu proposatutako zine bonoak.

Herritarrak interesatzen zaion hilabetean erosi ahalko luke bonoa eta hilebete horretako zine emanaldi guztiak ikusteko aukera eskainiko lioke. Horrela, emanaldi bakoitza euro baten truke ikusteko aukera izango luke herritarrak. Tarifa arruntaz gain, Coliseoaren Laguna txartela dutenentzat 10€ko tarifa berezia ere sortzea planteatzen dugu. Gainera, ez litzateke bonu nominala izango, baizik eta transferigarria, pertsona batek baino gehiagok erabili ahal izateko.

Horrelako bonuak indarrean daude hainbat herritan, Ermuan kasu, adibidez. Eibarren ere, horrelako neurriekin kultura eta zine zaletasuna sustatzea nahi du EH Bilduk. Gogoratu beharra dago ere, Coliseoaren Laguna txartela sortzea EH Bilduk egindako proposamena izan zela.