COVID-19 Osasun krisiaren aurrean Eibarko Udala unean uneko erantzuna ematen ari da. Baina krisi honek sortu dituen eta oraindik sortuko dituen ondorioei aurre egiteko ardatz baten beharrean ikusten dugu Udala. Horregatik, premiazkoa ikusten dugu ahots anitzak batuko lituzkeen krisi mahaia osatzea. Krisi mahai horrek aztertu beharko lituzke egoera honetatik eta eibartarron etorkizuna eraikitzeko beharrezkoak diren neurri ekonomiko eta sozialak. Sinergia eta baliabide guztiak batzeko unea heldu da.
Bestalde, krisiak sortuko dituen ondorio larriek luze iraungo dute. Premiazkoa da ere 2020ko udal aurrekontua baztertu eta ondorio ekonomiko eta pertsonalei aurre egiteko aurrekontu eguneratu bat idaztea. Horretarako, udal teknikariek aurrekontua goitik behera berraztu dezaten eskatu dugu. Itxaron dezaketen proiektuek itxaron beharko dute. Orain premiazko baliabideak behar ditugu udaleko dirusarreren beherakada konpentsatu eta krisi mahaiak erabakitzen dituen neurri ekonomiko eta sozialak aurrera eramateko.
Erronka handiak ditu hiriak aurretik baina hainbat proiektu geldirik ditu PSEren udal gobernuak. Ordua da alkate berriaren salmenta eta promozioarekin bukatzeko. Ordua da erronkei aurre egin eta lanean hasteko.
Enpresa eraikitzaileak obrarekin jarraitzeko 700.000€ gehiago behar dituela jakinarazi digute. Noiz arte jarraituko du diru publikoa xahutzen Errebal eraikinak?
Ekaineko Plenoan udal dirulaguntzetan aldaketak onartu ziren. EH Bilduk Garapen Ekonomikoan egindako murrizketak salatu zituen. Gainera, udal lan orientazio zerbitzua martxan jartzearen garrantzia azpimarratu du.
Osasun krisialdian egindako lanaren berri eman du EH Bilduk. Gainera, etorkizunera begira eman beharreko pausuak azaldu dituzte. Elkarlana eta eibartarren ongizatea beti ardatz.