Ipuruako auzo etxea martxan jartzeko atzerapena salatu du EH Bilduk


| 2022-03-11 11:41:00

Auzoko familien beharrek sustatuta, herritar talde batek Ipuruako Merkatu Plaza zaharraren berrerabilera bultzatu zuen duela 3 urte baino gehiago. EH Bilduk beti ikusi izan du begi oso onez ekimena, EH Bilduren auzo etxe sarearen proposamen historikoarekin guztiz bat egiten duelako.

Auzotarrek udalari begiak ireki zizkioten eta erabilerak eta kudeaketa mota zehazteko parte-hartze prozesua abiarazi zuen udalak. Parte-hartze prozesua eta haren ondorioak ordea, 2020 urte bukaeran zehaztu ziren. Lagapen hitzarmena sinatzeke dago eta egin beharreko atontze lan minimoak gauzatu gabe daude. Zeren zain dago PSE? Eraikina herritarren esku uztearen beldur ote da?

Azken bi urteetako aurrekontuei egindako emendakin eta proposamenetan, EH Bilduk Ipuruako auzo etxea martxan jartzea eskatu du. Horretarako, atontze lan minimoak egitea (galdara berria, barandilla, komunen txukuntzea…) eta urteko eraikinaren mantenimendurako eta antolatuko diren ekintzetarako partida bat sortzea proposatu dugu. Baina, bai 2021 eta bai 2022 urteetan atzera bota du PSEk EH Bilduren proposamena.

Badirudi erritmoa PSEk markatutakoa izan behar dela. Baina eraikin publiko hutsekin izan duten utzikeria ikusita, hau ere usteltzen ikusiko dugularen beldur da EH Bildu.