AKTUALITATEA


| 2021-03-18 12:44:00

Alkate aldaketarekin batera, geldialdia iritsi da Eibarko Udalera. Proiektu asko eta asko geldirik daudela salatu du EH Bilduk. Erronka handiak ditu herriak aurretik eta horrela gogoratu zion Gorka Errastik, EH Bilduko bozeramaileak, alkate berriari alkate aldaketa Plenoan:

- Hirigintza Plan Orokorra berritzen hasiak gara, baina geldo doa, oso geldo. Hiria egituratuko duen dokumentu garrantzitsu honen diagnostikoari ekarpenak egin dizkio EH Bilduk duela aste batzuk eta oraindik ez dugu erantzunik jaso. Berritze prozesua luzea da baina ezin du PSEk gehiago luzatu.
- Txonta eta Barrena auzoen biziberritzea premiazkoa da.
- Errebal berriko obra laister bukatuko da. Dagoeneko bertara joango diren baserritarrek hitzarmena sinatuta izan beharko lukete. Bertako postuen eta tabernaren titularrak ere izendatuta egon beharko lirateke. Zergaitik ez dituzte behingoz pliegoak lotzen? Eta noski, EH Bilduk urteetan eskatutako dinamizatzaile soziokulturala aspaldi egon beharko litzateke lanean eta Errebal eta Coliseo traktore izateko buruari eragiten.
- Zer egingo dute langabezi tasari buelta eman ahal izateko? Joan zan krisialditik zama latza da Eibarko langabezi tasa altua. Formakuntza eta dirulaguntza puntualek ez diote buelta eman egoerari. Hau eta hiriak aberastasuna berreskuratu ahal izateko eman beharko den berrindustrializazioa, premiazkoak dira.
- Noiz lotuko ditugu Europako Funtsetara aurkeztuko ditugun Eibarko proiektu eraldatzaileak? Aspaldi eskatu dugu adostasun foroa eta oraindik ere ez dugu honen berririk. Edo trenaren estaldura al da PSEren lehentasun bakarra?

Ordua da beraz, argazki, propaganda eta promozioekin bukatzeko eta hiriarentzako benetan lanean hasteko. Geldirik, iniziatiba pribatuaren zain edo gainontzeko administrazioen esku hartzeen zain, ez diozkiogulako erronka hauei behar bezela erantzungo.