AKTUALITATEA


| 2023-09-29 10:27:00

Iraileko Plenoan eraisteko prozesuen iraupenaz galdetu genuen, baita herriko hainbat orube huts parke bilakatzeko eskaera ere luzatu genion PSEren Udal Gobernuari.

Hainbat proposamenen artean, eskaera berdina erregistratu genuen Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorreko aurrerakinaren baitan. Hau da, orube huts pribatu guztietan ez zela beharrezkoa etxebizitzarik eraikitzea, hauek aztertu, jabegoarekin negoziatu eta horietako batzuk arnasgune edota parke bilakatzea.

EH Bilduk uste du eraikinak botatzen hasten direnetik orubea hustutzera denbora luzea igarotzen dela. Eraikinen eraiste prozesuen iraupenaren araudiaz galdetu genion Udal Gobernuari. Bidebarrieta eta Arragueta kaleko kasuak jarri genituen adibide bezala. Iraupena luzea izateak, hondakinak pilatuta, zikinkeria, hautsa eta herritarrei kalte ugari eragiten diete. Gainera, estetikoki ere zatarra da. Bidebarrietako hondakinek bertan jarraitzen dute, Arraguetako eraispenak urtebete darama, Isasin teilatu gabe utzi duten azkena eta abar luze bat.

Bestalde, EH Bilduk uste du orube hutsak ezin direla betikotu edota behin-behineko aparkaleku bihurtu. Hori dela eta, HAPOari egin genion proposamena jarraituz, Arragueta 15 eta 23 arteko eraikinak desagertu ostean sortu den espazioa herritarren erabilerarako parke bilakatzea aztertzea eskatu diogu PSEren Udal Gobernuari.