AKTUALITATEA


| 2022-11-08 12:17:00

PSEk eta EH Bilduk sinatutako ekialdea biziberritzeko akordioaren baitan, EH Bilduren marra gorrietako bat Gabilondo eraikin industrialaren erosketa eta zaharberritzea zen. Proiektu honetarako 5 milioi euroko dirulaguntza emango dio Jaurlaritzak Eibarko Udalari. Berri ona EH Bildurentzat.

Udalak jasoko duen dirulaguntza Gabilondo eraikina eta inguruko zonaldearen zaharberritzerako izateaz gain, formakuntza eta laneratze programa bat aurrera eramateko ere izango da.

Gabilondo berria eraikin eta zonalde traktorea izan behar dela argi du EH Bilduk. Pertsonen fluxua bermatuko duena. Aisialdirako guneak eta herritarrentzako zerbitzuak eskainiko dituen espazio berria izan beharko litzatekela argi dugu. Zaharberritzeak, Barrena kalearen itxura aldaketa, arnasgune berria eta espaloien zabaltzea ekarriko luke ere. Jakitun gara ere, guzti honek diru inbertsio handia suposatuko duela.

EH Bildu giltza izan da Eibarko ekialdea Udalaren politiken ardatzean jartzeko. Gure konpromisoarekin jarraituko dugu, Barrena, Azitain, Murrategi, Txonta eta ekialdearen biziberritzeko urbanistiko eta soziala lortu arte.