AKTUALITATEA


| 2024-01-18 09:55:00


EH Bilduk urteak daramatza gazteen emantzipazioarekin arduratuta. Alokairuaren prezio altuak eta soldata baxuak erabakigarriak dira gazteen emantzipazioan; arazoa orokorra da edozein eremu geografikotan. Hala ere, ziur gaude badagoela gure herriko gazteei laguntza emateko ahalmena.

Bide horretatik, 2023an etxe-hutsen zentsoaren diagnostikoa egitea lortu genuen, eta orain, honi jarraipena eman behar diogu, etxebizitzen jabe eta etxe eskatzaileen arteko zubi-lana egingo duen ekimena martxan jarriz.

EH Bilduk gazteen etorkizuna hobetzeko zein etorkizuneko bizi baldintza duinak eraikitzeko lan egiten jarraituko du: Udalak aurkeztutako aurrekontuen zirriborroari egindako atalkako 11. emendakinean argi utzi duen bezala, arazo honi irtenbidea eman behar zaio. Honako hau da emendakinak jasotzen duena:

 

Etxebizitza hutsen zentsoa hartuta alokairua sustatzeko Eibarko etxebizitza-estrategia garatzea: 500 000 €

 

Behin Eibarren dauden etxebizitza hutsen zentsoa eginda, honi jarraipena ematea ezinbestekoa da.  Kezkaz bizi ditugu gure gazteek emantzipatzeko dituzten zailtasunak. Horregatik, Eibarren lau zutabe estrategiko izango dituen udal etxebizitza-estrategia sortzea proposatzen dugu.

 

  1. Behin etxebizitza hutsen zentsoa eginda, Eibarren dagoen alokairuko etxebizitza beharraren diagnostikoa egitea. Epe laburrean, etxebizitza hutsak eta alokagai daudenak eta etxebizitza beharra dutenen arteko bitartekaritza lana egitea helburu.
  2. Udalak urtean "hiru" etxebizitza erostea eta horrela, bere jabegoko etxebizitza publikoko parkea garatzen joatea.
  3. Etxebizitza pribatu berriak eraikiz gero, sustatzaileek udalari etxebizitzak emango dizkie, gaur egun ohikoak diren lokalen ordez, horrela, udal etxebizitza parke publikoa handituz.
  4. Udal-etxebizitza estrategia honek sortzen dituen lanpostuak eta horri dagokion guztiaren kudeaketa udalarena baino ez da izango.

 

Arazo zehatz honi irtenbide emateko udalaren baliabideak handitzea ezinbestekotzat jotzen dugu.