AKTUALITATEA


| 2021-09-13 12:10:00

Diru Iharduera Zerga arautzen duen Eibarko Ordenantzan aldaketak planteatu ditu EH Bilduk. Garrantzitsuena, enplegua sortzeagatik enpresek jaso ahal duten hobarian. Indarrean dagoen Ordenantzan edozein motatako lan-kontratu mugagabeak handitzea saritzen da, inongo bereizketarik gabe. EH Bildurentzat ordea, garrantzitsua da enplegu mota bat edo beste sortzeko esfortzua saritzea. Horregatik, 30 urte baino gutxiagoko gazteen, emakumeen edo eta lan merkatuan txertatzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioek hobari handiago bat izan dezaten proposatu dugu.

Industria jarduerak hirigunetik poligonoetara eramateagatik hobaria

Historikoki, Eibarko hiriaren egitura urbanistikoak hirigunean industria jarduerak etxebizitzekin batera egotera bideratzen du. Maila baxuko ekonomia jarduerek elkarbizitza errazagoa dute etxebizitzekin, industria jarduerak ordea, Eibar urbanistikoki horrela egituratu zenean existitzen ez ziren hiriko periferietako industria poligonoetara mugitzea komenigarria da. Horregatik, industria jarduerak hirigunetik poligonoetara eramateagatik industriek, 5 urteetan, IAE zergan %50eko hobaria jasotzeko aukera izatea proposatu du EH Bilduk.

Gainera, osasun pandemiak ekarri duen krisi ekonomikoa latza dela jakitun, EH Bilduk, gutxieneko udal IAE zerga ordaintzen duten enpresa txikiek, aurreko zergaldian jarduera ekonomikoagatik lortu duten errenta edo etekin garbia negatiboa izan bada, %50eko hobaria izateko aukera ere mahaigaineratu du.