AKTUALITATEA


| 2023-02-01 11:35:00

Ekialdea Bai elkarteak egindako eskaera aintzat hartu eta pasealeku berriaz gain, ekialde guztian egingo diren esku-hartze guztiak jasoko dituen maketa egitea proposatu du EH Bilduk.

Ados dago EH Bildu Ekialdea Bai elkartekoek Estaziño-Azitain pasealekuaren maketa egiteko eskaerarekin. Baina ekialdeko zonalde horretan egingo den esku-hartzea askoz zabalagoa da eta maketan esku-hartze guztiak jasotzea proposatu du EH Bilduk. Inbertsio historikoa bideratuko da ekialdera PSE eta EH Bilduk bultzatuta eta herritarrek plangintza guztia maketan jasota ikustea merezi dute.

PNVren Jaurlarlaritzak bultzatu duen Estaziño-Azitain pasealekuaz gain, Barrena, Azitain eta Murrategin emango diren birgaitze sozio-urbanistikoek merezi dute ere maketan bere isla izatea. Esku-hartzea integrala da eta horrela jasota egon beharko litzatekela uste du EH Bilduk.

Gogoratu beharra dago, akordio horri esker, Gabilondo partzela eraberritzea, Lapeyra eraikinean VPOko etxebizitzak eraikitzea eta Barrena 36ri irisgarritasuna konpontzea epe motzean gauzatuko direla Barrenan. Murrategi auzoa guztiz zaharberritzeko ere 3 milioi euro inbertituko dira EH Bilduk Madrilen lortutako akordioari esker.

EH Bilduren perspektiba ekialde osoan esku-hartzea izan da uneoro. Eta gutxinaka, askotan guk nahi baino geldoago, hau horrela dela adierazten ari gara.